Home > HPC > Tianhe-2, munduko ordenagailurik boteretsuena

Tianhe-2, munduko ordenagailurik boteretsuena

September 25th, 2013

top500.org zerrendaren arabera munduko ordenagailu ahaltsuena gaur egun, 2013ko Iraila, Tianhe-2 (Esne-bidea-2) da. Superkonputagailu hau Txinako National University of Defense Technology (NUDT) unibertsitatean dago eta Tianhe-1A superkonputagailuaren ondorengo teknologikoa da, azken hau Tianjingo National Supercomputer Center-ean dago eta 2010ko Azaroko top500.org zerrendan lehengo postua lortu zuen jada. top500.org zerrenda urtean bi aldiz eguneratzen da.

(Nota: Badago superodenadore bat ahaltsuagoa, Tianhe-2-ri buruz irakurri dezakezu ezteka honetan)

Tianhe-2 Supercomputer

Tianhe-2 Supercomputer

Tianhe-2 16.000 nodoz osatuta dago. Nodo bakoitzak 2 Intel Xeon Ivy Bridge prozesagailuz eta 3 Xeon Phi koprozesagailuz, kalkulu matematikoak azkartzeko, osatuta dago. Guztira 3.120.000 kalkulu kore ditu 384.000 Xeon koretan eta 2.736.000 Phi koretan banatuta. Hiru koprozesadore izatea berrikuntza bat da ohikoena 1 edo 2 izatea baitzen orain arte. Kore kopuru izugarri honek aplikazio matematikoak egikaritzeko 54,9 PFLOPS-etako (Peta=10^15 Floating-point Operation Per Second, 1.000.000.000.000.000 segundo bakoitzeko operazio kopurua) errendimendu teorikoa ematen dio eta LINPACK benchmarka egikaritzen 33,9 PFLOPS-etara iristen da, ia zerrendako aurreko lehenengo postua zuen Titan superordenagailuaren bikoitza.

Nodoen arteko komunikazio sarea beraiek diseinatutako elektronika darama, TH Express-2, eta komunikazioek errendimendua murriztu dezaten saihestu nahi du bere 16 GB/s-etako banda-zabalera bi-direkzionala, latentzia baxua eta fat tree topologiari esker. Tianhe-2 Linuxen oinarritutako eta HPCrako optimizatutako Kylin sistema eragilea darama, NUDT-n garatutakoa baita ere. Linux sistema eragilean oinarrituta egoteak erraztasun asko ematen ditu programak exekutatzeko berprogramazio beharrik ez dagoelako, Linux oso zabalduta baitago zientzia arloan.

Tianhe-2 superkonputagailuak 17.8 elektrizitate MW erabiltzen ditu, gutxi gorabehera 27.000 familiek behar duten elektrizitatea. Hala ere energetikoki oso ordenagailu eraginkorra da FLOPS asko egiten baititu watio bakoitzeko, 1,902 MFLOPS/W hain zuzen ere. Izan ere energetikoki munduko ordenagailu eraginkorren green500.org zerrendan 32. postuan dago.

NUDT-ren arabera Tianhe-2 superordenagailua simulazioentzako, analisientzako eta nazioaren segurtasunerako erabiliko da.

Datu adierazgarrienak

Marka eta modeloa
Diseinu propioa
Kore kopurua
3.120.000: 384.000 xeon kore eta 2.736.000 Phi kore
Procesagailua Intel Xeon E-2692, 12 koretakoa 2.2 GHz-etara
Coprocesador Intel Phi 31S1P, 57 koretakoa a 1,1 GHz-etara
Interconexioa TH Express-2
Sistema eragilea Kylin
FLOPS teorikoak 54,9 PetaFLOPS
FLOPS Linpack 33.9 PetaFLOPS
Potentzia elektrikoa 17.8 MW
FLOPS/W 1.9 GigaFLOPS

 

 

 

HPC

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.