[eu]
Softwarearen diseinuan espezializatutako Arima enpresak irabazi du Emprendedor XXI sariketaren IX. edizioko fase autonomikoa.
La Caixa Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez) antolatzen dute Euskadin.
Irabazleak 5.000 euroko saria jaso du enpresa proiektuaren garapena bultzatzeko, Cambridge Unibertsitateak emandako azelerazio-ikastaro batean parte hartu ahal izango du, eta finalista izango da txapelketaren Estatuko fasean.
Arima enpresa softwarearen diseinuan espezializatuta dago eta weberako HDIV konponbideak sortzen ditu, aplikazioen garapen-inguruneetan segurtasuna automatizatzeko. Tresna hori erabiliz, arrisku posibleak identifikatzen dira eta erasoen berri jasotzen da. 2014ko Toribio Echevarria sarietan Ideiak-Enpresa Proiektuak ataleko Sari Teknologikoa irabazi zuen produktu honekin.
Donostiako Informatika Fakultateko hainbat ikasle ohi ditugu Arima enpresan: Aritz Berasarte Nuñez, Ugaitz Urien Crespo, Gotzon Illarramendi Larrañaga, Fernando Lozano Pajarón, Eneko Bikandi, Alberto Calvo García
ZORIONAK Arima-ri! Eta ZORIONAK gure informatikari guzti horiei!

ZORIONAK Arima!
[…] ARIMA: Euskadiko EmprendedorXXI saria […]
[…] ARIMA: Euskadiko EmprendedorXXI saria […]