Wikipedia sortu duen Wikimediak erakundeak proiektu berri bat jarri du martxan:
Wikidata, ezagutza-base izugarri bat, libre eta kolaboratiboa dena.
Wikidatan, Wikipedian bezala, pertsona, leku, erakunde, ekitaldi eta gauzei buruzko informazioa aurkitzen dugu. Eta denok editatu dezakegu.
Wikidata eta Wikipedia berdinak dira? Ez, ez dira berdinak. Wikidata lagungarria da Wikipediarentzat, Wikidataren datuak formalki egituratuta daude eta. Artikulu bat hainbat hizkuntzaren wikipedietan azaltzen bada, artikulu guzti horien arteko lotura Wikidataren bidez egiten da. Bestalde, Wikidatak informazio mota gehiago du (adibidez kalifikatzaileak). Gaur egun Wikidatan 14,034,514 elementu daude (2015ko ekaina). Horrela, Wikidata datu-base itzela da Wikipediarentzat, beste proiektu kolaboratiboentzat ere, eta noski, edozein aplikazio informatikotan ezagutza guzti hori eskura dugu eta erabil dezakegu!
2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da. Horregatik, une egokia da Donostia eta bere kulturari buruzko informazioa Wikidatan argitaratzeko. Garrantzitsua da, Wikidatako datuak kalitate maila handiarekin sartzea.
Donostia-San Sebastián Wikidata Editathon Donostia Wikidatan deskribatzeko ekitaldi bat da. Wikidata azalduko dugu, eta denok elkarrekin Wikidata argitaratuko dugu. Datu ezberdinak sartuko ditugu (musika, janari, dantza, liburu, leku eta ohiturei buruz). Eta batez ere, gozatuko dugu teknologiarekin!
Eman izena hemen. Twitter hashtag: #dssenwikidata
[es]
En 2016, San Sebastián será la capital europea de la cultura. ¡Qué mejor momento para describir San Sebastián y su cultura en Wikidata! Cuántos más datos incluyamos sobre San Sebastián, más visibilidad tendrá la ciudad en futuras aplicaciones que utilicen Wikidata. Para ello, es importante que todos editemos en Wikidata, introduciendo datos de calidad.
El Donostia-San Sebastián Wikidata Editathon es un evento dedicado a editar datos sobre San Sebastián en Wikidata. Explicaremos en qué consiste Wikidata y cómo se editan entradas de datos en Wikidata. Hablaremos de la importancia de disponer de datos reales y de documentar fuentes de información. Trabajaremos en equipos y editaremos siguiendo diferentes temáticas (por ejemplo, música, gastronomía, danza, literatura, costumbres donostiarras). Hablaremos de ideas sobre cómo utilizar todos estos datos y desarrollar aplicaciones con Wikidata. Y sobre todo, disfrutaremos con la tecnología.
[…] buruzko informazioa aurkitzen dugu. Eta denok editatu dezakegu. Uztailaren 3an Wikidata aberasteko bilkura bat antolatu genuen: Donostia-San Sebastián Wikidata Editathon. Une egokia izan zen Donostia eta bere […]
[…] Wikidata editathon (2015/07/03) […]
[…] Wikidata editathon (2015/07/03) […]