Ikasle ohia // Ex-alumna: Amaia Bernaras (Idom Ingeniaritza)

bern9

[EU]

Amaia Bernaras inbitatu genuen pasa den urrian diploma banaketaren ekitaldian hitzaldi bat emateko eta “Karrera profesionalaren erronka”z hitz egin zigun. Aho zabalik utzi gintuen bere bizitza profesionalean berak hartu dituen ez-ohiko erabakiak azaldu zizkigunean. 28 urtetan 9 lan desberdin izan ditu. Ezaugarri bikainak zituzten lanpostuak laga izan ditu birritan ezaugarri apalagoak zuten lanak hartzeko pertsonalki edo profesionalki “inbertsioak” zirelako, edo gustuko gaiak landu ahal izateko.

1987. urtean amaitu zituen Informatika ikasketak Donostiako Informatika Fakultatean eta orduz geroztik ibilbide profesional oparoa izan du. Urte betez, informatika arloan lan egin zuen, Gipuzkoako Ikastolen Federazioko informatika arduradun gisa hasieran eta Bilboko Labein zentro teknologikoan (gaur egun Tecnalia dena) ondoren. Labeinek emandako aukera onartuz, Edinburgoko Unibertsitatera joan zen “visiting researcher” modura. Printzipioz urte baterako izan behar zuen egonaldia beste hiru urtez luzatu zuen, doktore-tesia eginez, gaia Adimen Artifiziala izanik. Azken honek bidea eman zion nazioarteko hainbat unibertsitatetan aritzeko: Edinburgon, Bruselan, Sydney-n eta Mondragon Unibertsitatean hain zuzen ere. Enpresa mundura salto eginez, Tecnalia zentro teknologikoan eta Donostiako Teknologi Elkartegian aritu izan da eta azken urteetan Idom Ingeniaritza eta aholkularitza enpresan dihardu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza aholkulari senior gisa.

[ES]

Amaia Bernarás en el acto de entrega de diplomas a la promoción del 2015 nos habló sobre “El reto de la carrera profesional”. Amaia, desde su experiencia, nos presentó unas ideas de cómo afrontar la carrera profesional. Estas son algunos de los mensajes que mandó a l@s recién graduad@s:

  • Identifica tus puntos fuertes, y tenlos en cuenta en tus decisiones profesionales. “Play to your strengths“.
  • El trabajo a veces te llega, a veces lo buscas, pero a veces hay que “crearlo”. En la carrera profesional hay que tener imaginación y ser capaz de asumir riesgos.
  • Estos estudios de Informática abren un gran abanico de posibilidades, tanto académicas como profesionales. No todo es programar.
  • Los estudios en informática dan una sólida capacitación para muchos aspectos de la vida: en informática, en telecomunicaciones y en gestión. Aprovechad esta formación que habéis adquirido.
  • No os acomodéis, no seáis conformistas, pelead y conoceros a vosotros mismos, porque explotando ese conocimiento lograréis disfrutar en el trabajo y en la vida personal.

¡Qué fuerza la tuya Amaia!

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>