A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

2015 urteko memoria // Memoria del año 2015

Memoria 2015 (download)

[EU] Fakultatearen 2015eko memoria, ikus dezakezu webgunean Informazio orokorra atalean. Besteak beste, datu positibo hauek azpimarratu daitezke:

Irakaskuntza: 615 ikasle, 68 tituludun berri, Ikerketan: 47 proiektu, 1,6 millioi €, 205 argitalpen, 22 tesi 49 praktika enpresetan 9 sari 143 albiste komunikabideetan …

[ES] Acabamos de publicar en la web de […]

#YOACOJO Ongietorri

[EU] Informatika Fakultateak #yoacojo manifestua sinatu du gaur instituzio moduan. Orain arte 893 instituziok eta 54.840 pertsonak sinatu dugu Amnisty International-en manifestua. Beste iniziatiba hauek ere ikusi ditugu fakultatean:

Language Technologies for refugee integration (Ixa Taldea) Ongi etorri: Migratzea ez da delitua jardunaldia (UPV/EHU)

[ES] La Facultad acaba de firmar el #manifiesto #yoacojo lanzado […]

Magna SIS junior enpresa (2016)

[EU] Fakultateko Magna SIS junior enpresaren barnean berrantolaketa egin dute udaberrian. Argazkian ikus ditzakezue kide berriak

Magna SIS (2016-2017)

Magna SIS-en helburua ikasleek klasean lortutako gaitasun akademikoak praktikan jartzea da. Benetako lan-esperientzia lortzen dute proiektu errealetan arituta.

Konpartitzeko pisua bilatzeko aplikazioa

Aurten ROOMATE web-aplikazioa garatu dute, internet bidez konpartitzeko pisua bilatzeko balio du.

[…]

Zer da informatika? Kontu kontari // ¿Qué es la informática? Supercomputadores

[EU] Ikasturte honetan batxilerreko 12 zentro bisitatu ditugu “Informatika eta superkonputagailuen programazioa” zer diren hobeto azaltzeko. Fakultateko irakasle batzuek eman dugun hitzaldian motibazioa landu dugu, joko baten laguntzaz matematikaren eta informatikaren garrantzia eta erakargarritasuna erakutsi ditugu. Ikasleen aldetik jaso dugun erantzuna bikaina izan denez, animatu egin gara geroago hitzaldiaren edukia transkribatzeko eta liburuki moduan sortzeko.

[…]

Ikasle ohiak // Ex-alumn@s: Itziar Cortés (Elhuyar) eta Gorka Labaka (Ixa taldea)

Aste honetan Miramon-eko parke teknologikoan “Itzulpen Automatikoa euskaraz” mintegia izan da. Bertan enpresek eta erakundeek aurkeztu dituzte euskararako programa itzultzaileak:

Itzultzailea (Lucy + Eusko Jaurlaritza) Matxin (Elhuyar + Ixa Taldea) Google Translate

Une honetan Itzulpengintza Automatikoaren teknologia teknologian Euskal Herrian ditugun pertsona adituenak Informatika Fakultateko ikasle ohiak dira. Biek aurkezpen bana egin dute […]