Zer egin dezaket teknologiaren martxa ez galtzeko? (Gaur8, 2016-09-24)

 

Gaur8 astekariak, Montse Maritxalar-ren artikulu bat atera zuen larunbatean: Zer egin dezaket teknologiaren martxa ez galtzeko?

Hona hemen esaldi batzuk:
[…]
2013an DIGCOMP definitu zen konpetentzia digitalaren eremuak zehazteko helburuz. […] bost dimentsio definitu ziren. Bat, informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea, garrantziaren eta helburuaren arabera. Bi, ingurune digitaletan komunikatzea. Hiru, edukiak sortzea, txertatzea edota berregitea, edukiaren eskubideak zein erabilera-lizentziak aplikatuz. Lau, segurtasuna bermatzea, besteak beste, datu pertsonalen babesa, osasunaren babesa eta ingurumenaren babesa. Eta bost, arazoak ebazteko behar eta baliabide digitalak identifikatzea eta hautatzea.
[…]  gizartearen agente guztientzat baliagarri den eredua ote den, edo noiz arte izango den baliagarri galdetzen diot nire buruari. […]
Bizitzan zeharreko hezkuntza formalean zein etengabeko formakuntzan teknologiaren martxa era egokian txertatzeko gaitasuna duten adituak trebatu behar ditu gure gizarteak. Zorionez, teknologiaren martxa ez galtzeko edota martxa horretan ez galtzeko Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzan garatutako espezialista titulazioa sortu da aurten, “IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan” izenburupean. Aukera polita aurkezten zaigu aipatutakoak lantzeko, eztabaidatzeko, hausnartzeko…

2 iruzkin honentzako: Zer egin dezaket teknologiaren martxa ez galtzeko? (Gaur8, 2016-09-24)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>