JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasmATIKA con centros de Tolosa

Edurne Larraza irakaslea da proiektuaren koordinatzailea

[EU]
Sarritan esaten dugu eskolan eta institutuan ez dakitela ondo zer den informatika. Aldatu nahi dugu egoera hori.

Tolosako Samaniego ikastetxea, Orixe institutua eta gure fakultatea lankidetzan ari gara aurten JolasMATIKA proiektuan. Informatika zer den azaldu nahi dugu, ikastetxeko ikasleek zientzia gisa ere ikus dezaten da helburua, informatika ez dela “teknologia” bakarrik, zientzia ere badela.

Gainera, helburu hori lortzeko, gure fakultateko ikasle batzuk irakasle gisa arituko dira. Gazteago izanda, gertuagokoak izanik mezua errazago zabalduko dutela uste dugu.

Proiektu berritzailea da, lehen aldiz egingo dena, eta gauzak ondo, zabaltzea nahiko genukeena. Oiartzuna lortu du Tolosaldeko medioetan:


[ES]
Ya que frecuentemente decimos que en la escuela y en el instituto no se transmite correctamente qué es la informática, queremos empezar a cambiar esa situación y ya hemos empezado.

El Colegio Samaniego de Tolosa, el Instituto Orixe y la Facultad de Informática hemos puesto en marcha el proyecto JolasMATIKA para explicar mejor qué es la informática, para transmitir que no es sólo tecnología, que también es ciencia.

Para conseguir ese objetivo, serán alumnos de la facultad quienes hagan de profesores ante los chavales y chavalas de la escuela  y el instituto. Pensando que al ser del mismo entorno y más jóvenes conseguirán mejores resultados que si lo hiciéramos docentes de la facultad.

Este proyecto piloto es innovador, es la primera vez que se pone en marcha. Si conseguimos buenos resultados repetiremos la experiencia en más centros. Por el momento ha recibido muy buena acogida en los medios de Tolosaldea.

4 iruzkin honentzako: JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa

  • kepa Sarasola

    Zer da JolasmMATIKA?
    Unibertsitateko ikasleek, Orixeko ikasleek eta Samaniegoko ikasleek parte hartuko duten proiektu bat da, informatikari buruzkoa.

    Informatika ikasten ari diren unibertsitateko 2 ikasle, DBH4ko 15 ikasleengana etorriko dira informatikako 10 saio ematera. DBH4ko ikasleak, berriz, irakasi dutenarekin Samaniegoko 6.mailako 75 ikasleri, beste 10 saio emango dizkiete.
    Aldi berean unibertsitateko ikasleen proiektu baterako balioko du. Urtarrilean abiatuko da, baina abenduaren 22an izango da proiektuaren aurkezpena , Tolosan.
    Saioak ordubetekoak izango dira. Lehenengo, ordenagailurik gabe ibiliko dira jolasean, gero, code.org eta scratch programazio kontzeptuak ikasiko dituzte eta azkenik, eztabaidak sustatuko dituzte, ikasitakoaz jabetu daitezen.
    Hiru helburu ditu proiektu honek:
    1.- Informatika zientzia bezala ulertzea eta ez teknologia bezala.
    2.- Problemen ebazpena eta pentsakera konputazionala lantzea.
    3.- Ikasleen artean irakastea da, helburu garrantzitsuenetakoa.

  • […] JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa […]

  • […] JolasMATIKA proiektua Tolosako ikastetxeetan // Proyecto JolasMATIKA con centros de Tolosa […]

  • […] horretan fakultateko sei irakaslek martxan jarri dute proiektu bat, eta artikulu batean deskribatu dute Revista en Docencia Universitaria Informática aldizkarian: […]

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>