Ondare kulturala klik batean! (I. Etxeberria, Gaur8, 2017-11-11)

 Gaur8 astekariak, Izaskun Etxeberria Uztarroz irakaslearen artikulu bat atera zuen larunbatean: Ondare kulturala klik batean!

Europeana atarian Europako hainbat eta hainbat liburu zahar lortu daitezkeela kontatzen digu Izaskunek. Berak bere tesian euskarazko testu zaharretako testuak euskara modernora ekartzeko tresnak sortu zituen, asko daki gai horri buruz.  Hona hemen artikuluko esaldi batzuk:

[…] Proiektu asko eta asko garatu direnez ondare kulturala digitalizatzeko, askotan zaila da jakitea nondik hasi bilatzen eskuratu nahi dugun hori. Europeana.eu Interneteko atari bat da, eta bertan biltzen dira Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, artelan, bideo, grabaketa, eta abar. 53 milioitik gora sarrera omen daude katalogoan. Ez da kopuru makala! Liburutegi digitalen inguruko informazioa bilatzen hasita, berehala azalduko zaizkigu Europeana, Wikisource, Google Books edota Project Gutenberg bezalako erreferentziak, eta, seguru asko, askoz gehiago ere bai.

[…] Europeana.eu atarian biltzen dira Europan zehar digitalizatu diren milioika liburu, artelan, bideo, grabaketa, eta abar. 53 milioitik gora sarrera omen daude katalogoan. Ez da kopuru makala!

[…] Euskaraz argitaratu zen lehen liburua ere kontsultatu ahal izango dugu Europeanan.  Frantziako Liburutegi Nazionalean ikusiko dugu; bertan klik eginez liburutegi horretako leiho berri bat irekiko zaigu (Gallica.bnf.fr webgunean).

Aukera interesgarria, Europeana. Ez zaizue iruditzen?

Bilatu Linguae Vasconum Primitiae
Bilatu beste edozein liburu zahar.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>