A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

[EU]
Gaur, abenduak 3,聽Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.
5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.
Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea! 馃槈


Be帽at Molina ikaslearen bertsoak

Hemen dago Be帽at Molinaren bertsoen transkripzioa:

Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.

Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak

Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:

Fakultatearen ekarpenaren laburpena:聽聽 EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)
Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!
Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.
Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko…
(gardenkiak.pdf)


Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren sari-banaketa.
Eta ikasle sarituen lanen aurkezpenak

Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira irabazleak:

  • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
    Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz

    Garazi Urkizu, Julen Urroz eta Laura Prieto.

  • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz)
    Martxel Eizagirre.

    Martxel Eizagirre


Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak

Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing聽filma. Geroago I帽igo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Hemen daude deskargatzeko moduan.
Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.

Euskarazko azpitituluak moldatu ditu I帽igo Ortega ikasleak. Calculating Ada: The Countess of Computing.


[ES]

Coincidiendo con el final de la campa帽a Euskaraldia, esta ma帽ana hemos celebrado el D铆a del Euskara presentando nuestra cosecha en 2018.

  • El alumno Be帽at Molina nos ha aportado un par de versos.
  • La profesora Ana Zelaia nos ha mostrado que desde 2016 130de nuestros alumos y alumnas han participado en la creaci贸n de 85 art铆culos en la Wikipedia en euskera, 馃檪
  • Se han entregado los dos premios Euskaraldia-Aplicaciones Inform谩ticas. Han sido estos dos programas de c贸digo abierto:
    • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
      Wikificaci贸n de un texto en euskera, para su mejor comprensi贸n por las personas Belarriprest
      Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
    • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.rar)
      Aplicaci贸n web para el registro del reparto de chapas por los coordinadores de la Euskaraldia
      Martxel Eizagirre.
  • Creaci贸n por el alumno I帽igo Ortega de los subt铆tulos en euskera para la pel铆cula Calculating Ada: The Countess of Computing que en octubre vimos en la facultad.

Iruzkin bat honentzako: Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>