Hauxe zen galdera: Teknologia, euskararen lagun edo etsaia da?
40 gazte solasean aritu ziren erantzunaren bila Informatika Fakultatean apirilaren 27an.
Berba freskoak freskagarrien artean…IKA-MIZKA!
Bideo honetan ikus dezakezu laburpen bat:

Ikusi bideoa EHUtb kanalean
Sekuentzia hauen arabera:
01:20 Anglizismoak eta euskararen normalizazioa euskaraz.
04:20 Kalitatezko produktu informatikoak euskaraz, Wikipedia euskaraz, Itzulpen automatikoa
05:55 Euskararen erabilera sare sozialetan
07:00 Laguntzen al du teknologiak euskararen erabilera errazteko eta zabaltzeko?
………..Interprest, Ohar eleanitzak, Matxin, Ondarebideak,
07:35 Interprest: mugikorretan oinarritutako interpretazio-sistema merkea
………..Interprest-i esker mahai batean ingelesez aritu ziren HAP-LAP masterreko ikasleak
09:20 Hitz-machine, Euskalbar, Mitzuli, Software libre
11:30 Bertsolarixa: bertso-eskola digitala
16:28 Argazkiak taldeka.
Hauek dira denen artean sortu genituen “bertso informatikoak”:
Euskara da helburu
horretan diraugu
Hemen elkartu gara
hainbat txoriburu
mahaiaren inguruan
zenbait artaburu
Egun ona izan da
ondo pasa dugu
Teknologia berriei
ezin galdu pista
Euskaratu nahi dugu
denen telebista
Olatzen ile hori
berde ta gorrizka
Zeinen ondo jun den
gaurko #ikaMizka
Fakultate honetan
hainbat analista
izan nahi genuke
soziolinguista
eztabaidatu dugu
emandako lista
zeuek egin duzue
gaurko ika mizka