Baietz egin matrikula euskarazko taldean!

2016an jaso zuen Bikain ziurtagiria gure fakultateak

E

NATURALTASUNEZ

Fakultate honek euskara informatikaren mundura eraman du. Gaur egun naturaltasun osoz ikasi eta lan egiten dugu euskaraz eta horregatik kalitatearen adierazgarri den BIKAIN ziurtagiria lortu dugu.

LANA LORTZEKO GARRANTZITSUA

Lan munduak gero eta gehiago eskatzen du euskara. Ikasketak amaitzean euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko terminologiak menderatuko dituzu.

EUSKARA MAILA GORENA LORTU

Fakultate honetan aukera izango duzu giro euskaldunean murgilduta ikasteko eta zure euskara hobetzeko. Gainera, gradua euskaraz ikasi izana EGA titulua edukitzearekin parekatzen da.

ELEANIZTASUNA
DA BIDEA

Hizkuntza guztiak behar ditugu

Hemen aukera izango duzu irakasgaiak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez hartzeko; horrela hizkuntza guztietan trebatuko zara. Hauek dira izango dituzun aukera guztiak:

  • 1. maila (eu, es) 2. maila (eu, es, en) 3. maila (eu, es) 4. maila (eu, es, en)
  • 4. maila Baionan eginez gero, frantsesa landu eta bi tituluak lortuko dituzu
  • 4. maila atzerrian ere egin dezakezu Erasmusekin

 

 

 

 

 

 

 

 

Fakultatearen 40. urteurrena dela-eta, 2 liburuxka idatzi ditugu aurten:

 

Lokalizazioan murgiltzen

Hizkuntzalaritza Aplikatua ikasgaian, lokalizazioaren esparruan murgiltzearen esperientzia azpimarratuko genuke. Izan ere, ikasgai honetan garbi dugu ez dugula azterketei begirako lanketa soil bat egiten,  ez dela azterketetarako ikasi beharreko terminologia, arau, idazlan edota ahozko azalpen multzoa soilik. Hori ere bada, noski, baina, Hizkuntzalaritza Aplikatua lantzeak, horrez gain, euskararen normalizazio-prozesuan eragitea ere badu helburu. Hori dela eta, informatikaren munduan euskarak duen leku eskasak sortutako kezkak bultzatu gaitu lokalizazioaren estrategia lantzera eta, ahal dela, kode libreko aplikazioak lehenestera. Erabiltzaile arruntaren ikuspegitik, helburua litzateke, aukeratzen duen aplikazioa euskaraz erabili ahal izatea. Hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik berriz, lokalizaziorako dauden baliabideak aztertzea eta aplikatzea. Halaber, auzolana suspertu nahi dugu lokalizazio-lanak egiterakoan, adibidez,  Transifex moduko plataformak baliatuz. Era berean, oso garrantzitsua da lanen koordinazioa, esate baterako, Librezale taldearekin.

 

Ikasleek aplikazioen arloan egindako zenbait lokalizazio-proiektu hauek dira: Blender, tTorrent (mugikorrean torrent fitxategiak deskargatzeko), Telegramen web-aplikazioa, JDownloader deskarga-kudeatzailea, KOReader eta RedReader Android sistema eragilerako.

Bestalde, aisaldian jokoek duten garrantzia kontuan harturik, zenbait joko ere lokalizatu dituzte: The Binding of Isaac, Pokémon FireRed bideo-jokoa eta  Ikariam.

Aipatu ditugun saiakera horietako batzuetan lokalizazio-lana erabatekoa izan bada ere, beste kasu batzuetan erdi osatutako saiakerak ere aurki daitezke. Halere, zenbait ikaslek lana aisialdian osotasunean burutzeko asmoa azaldu dute. Izan ere, hizkuntz kontzientzia garatu eta etorkizunean informatikari euskaldun gisa euskarari eman diezaioketen bultzadaz  jabetu dira.

Fakultatea eta euskara.


Beti gabiltza lan eta lan. Sarritan ematen du lan horren emaitzak ez direla ikusten gizartean.

Baina noizbait, espero gabe, detaile atseginen bat sortzen da. Fresko-freskoa udaberriko loretxoak bezala.

Horra, ikasle ohi baten txio pare bat:

 

GAUR8:

Opari handia egiten digu “e-makume” informatikari kuadrilla honek, 2014ko udazken azgeroztik hilero-hilero artikulu bat argitaratzen baitu GAUR8 aldizkarian informatikaz.  Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko hain bat irakasle dira  eta gaur arte 50 baino gehiago izan dira idatzi dituzten kronikak teknologikoak.

Iaz, 2017ko Martxoaren 8a GAUR8 aldizkariko ale berezi batekin ospatu genuen, 2014ko eta 2015eko kronikak biltzen zituena. Aurten, bigarren ale berezi hau atera dugu, eta, bertan, 2016ko eta 2017ko artikuluak batu ditugu.

Ikusi, ikusi artikuluok, irakurri itzazu: “Begiratzeko modual aldatzeak alda dezake informatika”. Tekonologiaren ikuspuntu femeninoak galduko genituzke hauen moduko hainbeste “e-makume” indartsu edukiko ez bagenitu. Gehiago behar ditugu ordea.

Programazioa, edonorentzako ikasgai (O. Perez de Viñaspre, Gaur8, 2018-01-20)

 [EU]
Gaur8 astekariak, Olatz Perez de Viñaspre ikerlariaren artikulu bat atera zuen atzo: Programazioa, edonorentzako ikasgai
Hamaika ikastaro daude sarean oinarrizko programak egiten ikasteko. Olatz bera irakasle izango da Udako Euskal Unibertsitateko online ikastaro batean, udaberrian eskainiko dute. Animatu, eta astindu burua!
Fakultatean ikasten duen informatika-ingeniari batek gutxienez 10 irakasgai  egiten ditu programatzen sakon ikasteko. Baina horrenbeste ez da behar programazioan lehenengo urrats atsegin batzuk egiteko. Horixe da Olatzek artikuluan kontatzen duena. Hemen daude artikulu  pasarte batzuk:
[…] programatzen ikastearekin batera ia edozein lanbidetan erabilgarriak izan daitezkeen gaitasunak lantzen dira. Programatzen ikastean, pentsatzeko modu ezberdin bat ezagutzen da. Ez da matematiketan integral bat ebazten ikastea, pentsatzeko modu berri bat ikastea da.
[…] Hezkuntza formaleko curriculumean pentsaera konputazionala garatzeko iniziatiba ugari dago munduko herrialde askotan (Erresuma Batua, Finlandia…), eta Euskal Herria ez da salbuespena.

[…] programatzen ikasteak bizitza errealeko arazoak zatitzeko eta sinplifikatzeko gaitasuna garatzen ere laguntzen du.
[…] Code.org web orriaren arabera, «programatzeak sormena, inspirazioa eta berrikuntza pizten ditu, denak ezinbestekoak edozein lanbidetan».
[…] erabiltzen dugun ordenagailu zein mugikorren funtzionamendu orokorra hobeto ulertzeko ere balio du.
[…] geroz eta ohikoagoa izango da programatzen dakien matematikari bat, biologo bat edota soziologo baten curriculuma eskatzea lanpostu berrietarako.
[ES]
El semanario en euskera Gaur8 publicó ayer un artículo de nuestra investigadora Olatz Perez de Viñaspre titulado Programación, asignatura para todos y todas.
Si bien el alumnado de nuestra facultad tiene más de 10 asignaturas para aprender prgramación de forma profunda, dar los primeros pasos aprendiendo a programar es hoy en día una capacitación muy util en multiples campos como por ejemplo matemáticas, biología o sociología.
Al aprender a programar se adquiere “pensamiento computacional” que sirve para ayudar a resolver cualquier otros problema de la vida real. El Reino Unido o Finlandia han incluido el “pensamiento computacional” en el curriculun de las escuelas.
¡Anímate tú también a aprender programación básica!