Zientzia eta Bertsolaritza: Gorka Azkune Tolosan maiatzak 22an

Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain, Zarautz eta Tolosan

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen  eta Zarautzen hasita, maiatzaren 22an  Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Hiru zientzialari (fakultateko irakaslea den Gorka Azkune artean) eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

 

Klika sistema eragilean (Maialen Lujanbio, Korrika 2019)

 

Opari bat egin digu Korrikak, opari bat egin digu Maialen Lujanbiok.

Klika SISTEMA ERAGILEAN izenburuarekin KORRIKA-bukaerako mezuan
Informatika erabili du hizkuntzaren biziberritzea aldarrikatzeko.
Irakurri, irakurri:

…KLIKA!

Hizkuntza ez da edukitzekoa.
Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika.

Beraz, KLIKA!
Instalatu eta elika!
Euskara, ez da euskararen gauzetarako aplikazioa.
Euskarak behar du
herri honen Sistema Eragilean.
Memoria handiko lur honen
hizkuntza beti eguneratua, eta software librekoa.

Euskara, bestelakoa baita…
Hain zuzen, besteak bezain bestelakoa.
Bestelakoa eta besteak bezalakoa.

Baina besteekiko badu alde bat:
euskarak dena du aurka;
eta horrexegatik juxtu, dena du mauka!
Dena baitu sortzeko, euskarak,
ia dena du-eta sortzeke.
Dena du egiteko, euskarak, dena du egiteke.

Hizkuntza bat dugu ahulguztiduna.

 

Mila esker Super_Maialen, munduratzeagatik duela 30 urte orduko informatikari euskaldun hasiberriok fakultate honetan sortu genuen hizkuntza berria.

 

Publicado libro on-line: ‘Multimedia-Internet’ (en euskera)

El libro on-line ‘Multimedia-Internet’, publicado por el profesor de la Facultad de Informática JM Rivadeneyra, ya está disponible en la red. De interés para estudiantes y docentes en euskara en materias relacionadas con Internet y las tecnologías multimedia.

‘Multimedia-Internet’ on-line liburua argitaratuta (euskaraz)

Informatika Fakultateko kidea den JM Rivadeneyrak egindako liburua eskuragarri dago sarean. Helburu akademikoa izanik, liburua bereziki interesatuko zaie Internet­ eta multimedia-­teknologiak ikasten dituztenei. Oso aproposa da Ingeniaritza Informatikoa ikasten dutenentzat, baita Telematika eta Telekomunikazioko titulazio unibertsitarioetan ibiltzen diren euskaldunentzat ere. Irakaskuntza tekniko ertainetan ere oso erabilgarria izango da liburua, batez ere irakasleen formazioan, euskaraz idatzitako testuen eskasia kontuan harturik.
Multimedia­-Internet barrutik ezagutzeko jakin­mina duen edozeinentzat dago idatzita liburua.

 

Edukiak:
1 Internet eta multimedia-aplikazioak.
2 Bideoa eta telebista Interneten
3 IP telefonia
4 Multimediarako sare-teknologiak

8M en la Facultad de Informática

En la Facultad de Informática nos hemos reunido en asamblea las trabajadoras de diferentes colectivos a cuenta de la convocatoria de huelga del 8 de Marzo, y hemos decidido:

– Llamar a la huelga las trabajadoras de todos los colectivos de la Facultad.

– Con intención de colaborar con las personas que tienen más dificultades para hacer la huelga:

  • Cada persona puede pedir que no se limpie su despacho individual.
  • Cada persona puede hacer un uso mínimo de los servicios.

– Otras actividades para adherirse a las reivindicaciones del 8 de Marzo:

Todo el mundo puede contribuir con su granito. ¡Participa!