“Gladys, 40 urte” Argazki-erreportajea / Reportaje fotográfico (Xabier Artola)

Hona hemen Xabier Artolak ekainaren 3ko Gladys del Estalen omenezko ekitaldiaren inguruan egindako argazki-erreportajea:

En el siguiente enlace podéis encontrar el reportaje fotográfico que ha realizado Xabier Artola sobre el acto en homenaje a Gladys del Estal del 3 de junio:

https://www.flickr.com/gp/artzubi/qaKJ19

Ederra, Xabier! Mila esker!

Gladys del Estal aretoa

Gladys del Estal aretoa

Agurra

Agurra

2019-02-18: Informazio saioa EUROHELP Sesión informativa

[eu] Enpresan praktikak egiteko interesa baduzu, etorri Eurohelp enpresaren eskutik izango dugun informazio-saiora

[es] Si tienes interés en hacer prácticas en empresa, te interesará la charla informativa de la mano de Eurohelp.

Noiz_Cuando: Astelehena 2019/02/18 13:30

Tokia_Lugar: Ada Lovelace

Unibertsitate Orientaziorako Azoka - Feria de Orientación Universitaria. Donostian (2019-01-26)

 Hurrengo larunbatean, urtarrillak 26, Unibertsitate Orientaziorako Azoka izango da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, bertan gure fakultateko irakasle eta ikasle batzuek batxilerreko ikasleen galderak erantzungo dituzte.

Ordutegia: 9:00 -14:00Sarrera doan.

Informazio saioak : 10:30 – Gazteleraz  eta 12:30 – Euskaraz 3.1 ikasgelan

El próximo sábado, 26 de enero, tendrá lugar la Feria de Orientación de la UPV/EHU en Donostia. En concreto las ingenierías se encuentran en la Escuela de Ingenieria de Gipuzkoa. En ella el profesorado y estudiantes de la facultad darán respuesta a las dudas de los alumnos de bachiller.

Horario: 9:00 – 14:00

Sesiones informativas: 10:30 en castellano y a las 12:30 en euskara en el aula 3.1

Uzta oparoa Euskararen Egunean (aplikazio informatikoak, Wikipedia, bertsoa, azpitituluak)

[EU]
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.
5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.
Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea! 😉


Beñat Molina ikaslearen bertsoak

Hemen dago Beñat Molinaren bertsoen transkripzioa:

Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.

Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak

Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:

Fakultatearen ekarpenaren laburpena:   EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)
Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!
Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.
Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko…
(gardenkiak.pdf)


Euskaraldia – Garapen informatikoak LEHIAKETAren sari-banaketa.
Eta ikasle sarituen lanen aurkezpenak

Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira irabazleak:

  • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
    Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz

    Garazi Urkizu, Julen Urroz eta Laura Prieto.

  • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz)
    Martxel Eizagirre.

    Martxel Eizagirre


Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak

Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing filma. Geroago Iñigo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Hemen daude deskargatzeko moduan.
Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.

Euskarazko azpitituluak moldatu ditu Iñigo Ortega ikasleak. Calculating Ada: The Countess of Computing.


[ES]

Coincidiendo con el final de la campaña Euskaraldia, esta mañana hemos celebrado el Día del Euskara presentando nuestra cosecha en 2018.

  • El alumno Beñat Molina nos ha aportado un par de versos.
  • La profesora Ana Zelaia nos ha mostrado que desde 2016 130de nuestros alumos y alumnas han participado en la creación de 85 artículos en la Wikipedia en euskera, 🙂
  • Se han entregado los dos premios Euskaraldia-Aplicaciones Informáticas. Han sido estos dos programas de código abierto:
    • Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip)
      Wikificación de un texto en euskera, para su mejor comprensión por las personas Belarriprest
      Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
    • Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.rar)
      Aplicación web para el registro del reparto de chapas por los coordinadores de la Euskaraldia
      Martxel Eizagirre.
  • Creación por el alumno Iñigo Ortega de los subtítulos en euskera para la película Calculating Ada: The Countess of Computing que en octubre vimos en la facultad.

2018_11_29: EHUko Wikimaratoian Fakultatea lanean

Azaroaren 29an, 15:00etatik 18:00etara, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, EHU-WIKIPEDIA 2018 wikimaratoia izango da.

Topaketaren helburua jakintza alor ezberdinetako edukiak euskarazko Wikipedian igotzea da, berau handituz edo/eta hobetuz.

Gure fakultatea ondo ari da lanean proiektu honetan. 34 ikasle ari dira lanean une honetan: 20 ikasle lehenengo mailakoak eta 14 ikasle hirugarren mailakoak. Guztira 16 wiki-artikulu lantzen ari dira, ia denak berriak euskarazko wikipedian.

[ES]

El 29 de noviembre, entre las 15.00 y las 18.00, en el Centro Carlos Santamaría de la UPV/EHU, en San Sebastián, tendrá lugar la wikimaratón  EHU-WIKIPEDIA 2018.

El objetivo de este encuentro es subir a la Wikipedia en euskera artículos de distintas áreas de conocimiento, para ampliar y mejorar los artículos existentes.

34 estudiantes de la facultad están participando en este proyecto (20 del primer curso y 14 de tercero), realizando en total 16 wiki-artículos.