Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis
euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.
Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan.
Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem,
suscipit in posuere in, interdum non magna.
Intelligent Systems Group (ISG) ikerketa taldeko César Montenegro ikerlariak “Aguathón” txapelketa irabazi du. Txapelketaren helburua, Ebro ibaiak Zaragozatik pasatzean izango duen portaeraren eredua lortzea da, Tuterako behatokian neurtutako mailetatik abiatuz. Guztira 89 talde aurkeztu dira txapelketara.
Informazio gehiagorako sakatu hemen edo hemen. Ikus teleberrin (35:00 minututik aurrera).
Zorionak, César!
El investigador César Montenegro del grupo de investigación Intelligent Systems Group (ISG) ha sido el ganador del “Aguathón”, concurso que busca modelizar el comportamiento del nivel del río Ebro a su paso por la ciudad de Zaragoza, a partir de los niveles observados en la estación del Ebro en Tudela. En total han sido 89 los grupos que se han inscrito a dicho concurso.
Para más información consultar aquí o aquí. Ver teleberri (a partir del minuto 35:00).
Atzo, maiatzak 8 dituela, Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu ziren Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariok bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak, eta Artea eta Giza Zientziak. Olatz Pérez de Viñasprek, irakasle eta IXA taldeko ikerlariak, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan lortu zuen.
Tesi-lan honetan, osasun-zientzien domeinuko terminoak automatikoki euskaratzeko sistemak garatu eta ebaluatu ditugu. Horretarako, SNOMED CT, terminologia kliniko zabala barnebiltzen duen ontologia, hartu dugu abiapuntutzat, eta EuSnomed deritzon sistema garatu dugu horren euskaratzea kudeatzeko. EuSnomedek lau urratseko algoritmoa inplementatzen du terminoen euskarazko ordainak lortzeko: baliabide lexikalen ustiaketa, termino neoklasikoen transliterazioa (NeoTerm), termino habiaratuen bidezko itzulpena (KabiTerm) eta Matxin itzultzaile automatikoaren medikuntzarako egokitzapena (MatxinMed).
Gero eta euskarazko doktoretza-tesi gehiagok lortzen dute nazioarteko kalifikazioa. Informazio gehiago
———————————————————————-
Entregados los VI Premios Koldo Mitxelena de Tesis en Euskara
Hoy, 8 de mayo, se han entregado los galardones de los VI Premios Koldo Mitxelena de Tesis en Euskera en la sede de Euskaltzaindia, en Bilbao. Los premios se reparten en cinco ámbitos: Ciencias; Ingeniería y Arquitectura; Ciencias de la Salud; Ciencias Sociales y Jurídicas; Arte y Humanidades. Olatz Perez de Viñaspre, profesora e investigadora del grupo IXA ha sido premiada en el campo de la Ingeniería y Arquitectura.
Cada vez son más las tesis escritas en euskera que obtienen calificación internacional. Más información
Orotara 80.000 dolarreko laguntza ekonomikoa jasoko du adimen artifizialari buruzko bere ikerketa gauzatzeko, makinekin Interneten dagoen informazioari buruz hitz egin ahal izateko elkarrizketa sistemak garatzea du xede proiektuak. Informazio gehiago: Campusa, Diario Vasco
ZORIONAK Eneko eta konpainia!
Recibirá una ayuda económica de 80.000 dólares para desarrollar su investigación en inteligencia artificial, centrada en desarrollar sistemas de diálogo para poder conversar con las máquinas sobre la información existente en Internet. Más Información: Campusa, Diario Vasco
2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira, eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa Teknikoak; Osasun Zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak.
Sari hauen bitartez, UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute; batetik, jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan guztiz lagungarriak direlako.
Olatz Ingeniaritza eta Arkitektura jakintza-arloan saritua izan da. Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an (11etan) egingo da.
Bere tesiaren laburpena:
Tesi-lan honetan, osasun-zientzien domeinuko terminoak automatikoki euskaratzeko sistemak garatu eta ebaluatu ditugu. Horretarako, SNOMED CT, terminologia kliniko zabala barnebiltzen duen ontologia, hartu dugu abiapuntutzat, eta EuSnomed deritzon sistema garatu dugu horren euskaratzea kudeatzeko. EuSnomedek lau urratseko algoritmoa inplementatzen du terminoen euskarazko ordainak lortzeko: baliabide lexikalen ustiaketa, termino neoklasikoen transliterazioa (NeoTerm), termino habiaratuen bidezko itzulpena (KabiTerm) eta Matxin itzultzaile automatikoaren medikuntzarako egokitzapena (MatxinMed). Olatz Pz de Viñaspre Garralda
[EU]
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, eta Euskaraldia kanpainari bukaera emateko ekitaldi oparoa antolatu dugu Informatika Fakultatean.
5 atal hauek izan ditu ekitaldiak: Bertsoak, gure ekarpena Wikipedian, Aplikazio infomatikoen lehiaketako irabazleak eta Ada Lovelace filmerako azpitituluak.
Ez da makala aurtengo uzta! Bejoindeizuela, hori da hori Euskaraldian parte hartzea! 😉
Beñat Molina ikaslearen bertsoak
Hemen dago Beñat Molinaren bertsoen transkripzioa:
Euskarak jasan ta bizi ditu
hainbat mende eta aro
baina o(ra)in euskara bultzatzea
egiten zaie arraro.
Euskaraldiak izan du aurten
onarpen ona zeharo
eta nik txokolatea baino
hainbat hiztun dut nahiago,
o(ra)in arte asko egin den arren
egiteko asko dago.
Egun batean gutxi izanak
orain nahikotxo bagara;
euskara(re)ngatik bota ditugu
hainbat malko ta algara.
Euskaraz dugu guk adierazi
tristura eta zirrara,
zer dela eta egin erdaraz
euskaraz egin (ah)al bada?
Goza dezagun, egin dezagun,
babes dezagun euskara.
Euskal Wikipedian azken bi urteetan egindako lanak
Ana Zelaia irakasleak aurkeztu du (gardenkiak.pdf). 2016an hasita fakultateko 130 ikasletik gora izan dira parte hartzaile, 85 artikulu baino gehiago sortu ditugu. Adibidez artikulu hauek:
Fakultatearen ekarpenaren laburpena: EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean (pdf ,53.31 Kb)
Aurrera begira, gu informatikariak gara. Artikuluak idazteaz gain askoz gehiago egin dezakegu!
Wikidata-tik datu andana jaso dezakegu gure programetan prozesatzeko.
Programak egin ditzakegu Wikidata eta Wikipedia automatikoki elikatzeko, zuzentzeko, aberasteko… (gardenkiak.pdf)
Kasu bietan egindako programa kode irekian zabaltzen dute ikasleek. Hauek izan dira irabazleak:
Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip) Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
Garazi Urkizu, Julen Urroz eta Laura Prieto.
Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.tar.gz) Martxel Eizagirre.
Martxel Eizagirre
Calculating Ada filmerako euskarazko azpitituluak
Urrian ingelesez ikusi genuen fakultatean Calculating Ada: The Countess of Computing filma. Geroago Iñigo Ortega ikasleak euskarazko azpitituluak sortu ditu. Hemen daude deskargatzeko moduan.
Orain euskarazko azpitituluekin ikus dezakegu filma.
Coincidiendo con el final de la campaña Euskaraldia, esta mañana hemos celebrado el Día del Euskara presentando nuestra cosecha en 2018.
El alumno Beñat Molina nos ha aportado un par de versos.
La profesora Ana Zelaia nos ha mostrado que desde 2016 130de nuestros alumos y alumnas han participado en la creación de 85 artículos en la Wikipedia en euskera, 🙂
Se han entregado los dos premios Euskaraldia-Aplicaciones Informáticas. Han sido estos dos programas de código abierto:
Euskarazko testu bat Wikitzea, Belarriprestentzako laguntza (Wikitu.zip) Wikificación de un texto en euskera, para su mejor comprensión por las personas Belarriprest Laura Prieto, Garazi Urkizu eta Julen Urroz
Euskaraldia-ko koordinatzaileek txapen banaketa erregistratzeko web aplikazioa (Txapa_banaketa.rar) Aplicación web para el registro del reparto de chapas por los coordinadores de la Euskaraldia Martxel Eizagirre.