Hizkuntza eta Hezkuntza hizpide: albisteak eta hausnarketak

Kaixo mundua!

Bertziklatu behar dela eta… niri blog hau berregitea otu zait, hemendik aurrera Hizkuntza eta Hezkuntza hizpide izateko asmotan.

Urte luzez Donostiako Legazpi 6 euskaltegian helduekin lanean aritu ondoren, 2004. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nintzen, lehenik Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, eta 2007. ikasturtetik hona, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hasieran Gasteizen eta 2009. urtetik Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan.

 

Nire lan ibilbidearen gorabeherek bultzatuta, urte hauetan hainbat irakasgaitan aritua naiz: Hezkuntza Teknologia, Curriculuma eta Diziplina Arloak, Euskara eta Bere Didaktika, Komunikazio Gaitasunaren Garapena, Hizkuntzaren Didaktika, Gaztelania ikasle bisitarientzat, Hizkuntza eta Literatura Esperientzia Geletan… Azken urteotan gaztelaniaz egokitu zait eskolak ematea, baina euskarazko irakasgaiak “eskuratu” ditudala baliatuta, euskara hutsezko hausnarketa blogari ekitera animatu naiz.

oohhhmmm_tx

Beste blog hauetan ere topatuko nauzue:

@ainhoaeusInterneten beste hainbat lekutan ere banabil, baina errazena da Twitterren bilatzea, @ainhoaezeiza kontu “formal” ofizial euskara hutsezkoan, edo @ainhoaeus, gaztelania nagusi den kontu kaotikoan.

Nire asmoa da gutxienez artikulu bat argitaratzea astero eta ahal badut, gehiagotan. Unibertsitateko eskoletako ideiak edo pentsamenduak, albiste interesgarriak, beste hizkuntza batzuetan topatu ditudan ideien euskarazko bertsioa… Ikasturte hasierako asmo onak izango ote?

 

 

Comments are closed.