Hezkuntzaren jabe-gabetzea: Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako esperientzia

Jabe-gabetzearen Nazioarteko I Jardunaldiak prestatzen ari gara, uda honetan izango direnak (egoitzaren araberako datak, gure kasuan, Donostia-Irun, uztailaren amaieran izango dira), eta hausnarketa-lerroetako bat hezkuntzaren jabe-gabetzearena da.

Hezkuntzaren jabe-gabetzea (desempoderamiento educativo) jakintza instituzionala eta jakintza herrikoiak elkarrekin jostea da. Hezkuntza sisteman sortzen den jakintza zientifikoa, kulturala eta soziala eguneroko bizitzako gune eta denboretan sortzen den jakintzarekin modu horizontalean korapilatzeko, beharrezkoa da hezkuntza sistemak eta eskolak jakintza herrikoiei balioa ematea eta hartara, eskolak erakunde izatetik ikasgune izatera pasa behar dute, jabe-gabetzearen bitartez.

Gure kasuan, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan 1., 3. eta 4. mailan hasitako esperientzia gehienbat irakaslearen jabe-gabetzeari lotutakoa izan da, eta hortik eztabaida emankorra sortu da hezkuntza sistemaren inguruan.

Jardunaldiei begira, bideo-zirriborroak egiten ari gara, eztabaida errazteari begira. Hartara, jardunaldiak 2015eko udan izango badira ere, 2014ko azaroan jarri ginen lanean, zirriborro hauek ekoizteko aitzakiaz eta eztabaidatzen segitzeko gogoz.

Hiru bideo hauek dira Magisteritzako esperientziaren inguruan grabatu ditugunak:

  • Esperientziaren inguruko azalpen orokorra:

[youtube]http://youtu.be/48wNPByXXfo[/youtube]

  • 1. mailako ikasleekin egindako azterketaren bideo-montajea (bi talde); hasieran azalpena erantsi da esperientzia hobeto ulertzeko:

[youtube]http://youtu.be/Bz9HoFuqUIk[/youtube]

  • Hausnarketa bat kalifikazioaren inguruan, irakaslearen jabe-gabetzean:

[youtube]http://youtu.be/ItrDoiXAOjA[/youtube]

 

Azkenik, 3. mailako ikasleek egindako bideoa eransten dut, bizitako esperientzia partekatzeko eta partaideei itzultzeko egin zutena:

[youtube]http://youtu.be/dIUPDuGdp6k[/youtube]

 

Lanean segiko dugu bideoak ekoizten, nahasten eta hausnartzen… eztabaida zabalik dago!

 

Comments are closed.