A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Ilusionista Sozialen Nazioarteko Mintegia, 2022ko urriaren 3an

NOIZ
2022, urriaren 3a

NON
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Irakasletza eraikina (UPV/EHU)
Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/ 1 (Gasteiz)

GELA
3.4 gela, 3. solairua

EGITARAUA
10:30-12:30 Unibertsitatea, zientzia eta komunitatea

  • Programa “Ciencia y Sociedad”  de la UNAM (México años 70). Sinaí Rivera Martínez.
  • “Serviço Cívico Estudantil” Michel Giacomettiren proposamena Portugalgo Iraultzaren ostean. Ainhoa Ezeiza.
  • Debatea

17:30-20:00 Hezkuntza eta komunitatea

  • Altzako ahozko historiak ikas-materialak sortzeko. Nahia Delgado de Frutos.
  • Educación Común en Iztapalapa (Ciudad de México). Sinaí Rivera Martínez.
  • Debatea

SARRERA LIBRE ETA DOAKOA
Ez da beharrezkoa saio guztietara etortzea. Etortzen zaren saioen bertaratze egiaztagiria eska dezakezu.

HARREMANETARAKO
ainhoa.ezeiza@ehu.eus

+INFO
www.ehu.eus/ism

ISM2022 kartela

AURKEZPENA

Gure ikertaldean hilabete hauetan Sinaí Rivera Martínez ikertzaile mexikarraren bisita dugula aprobetxatuz, jardunaldi hauetan bere hiru ikergunetan sakonduko dugu: unibertsitatea, hezkuntza eta komunitatea.

Alde batetik, unibertsitatea eta zientziaren garapena loturik daudelarik, eztabaida proposatzen dugu unibertsitatearen alderdi kritikoen inguruan. Horretarako, atzera begirada egingo dugu eta bi esperientzia unibertsitarioren inguruan hitz egingo dugu:

  • Programa Ciencia y Sociedad” izeneko programa sortu zuen taldea, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan 70. hamarkadan. Sinaí Rivera ikertzailea tesia horren inguruan garatzen ari da, eta talde honek zientziaren ikuspegi kritikoa sustatu zuen, garai hartako krisi politiko, sozial, ekonomiko eta ekologikoaren aurrean.
  • Portugalgo Klabelinen Iraultzaren ostean (1974ko apirilaren 25ean), besteak beste “ikasle brigadak” antolatu zituzten, unibertsitatearen demokratizazio masiboari erantzuteko eta unibertsitatea “herriarekin” lotzeko. Bereziki interesatzen zaizkigu Michel Giacometti ikertzaileak tutorizatutako brigadak, jakintza herrikoiekin topatzean (talka egitean) gertatutakoaz sakontzeko. Gezurra badirudi ere, oso gutxi dakigu Portugalgo iraultza horren eta ondorengoen inguruan.

Beste aldetik, ohikoak dira hezkuntza eta komunitatea elkarlotu behar direlako diskurtsoak, baina gutxitan planteatzen da eraikitze kolektiboaren ikuspegitik. Eskola eta hezkuntza zentrifugoaren ideian sakontzen laguntzeko bi esperientzia hauek aurkeztuko ditugu:

  • Donostiako Altza auzoan ahozko historiak landu dira, komunitate dinamizazioa sustatzeko. Ahozko historia horietan oinarrituz, ikas-material digitalak sortu ditu Nahia Delgado de Frutos ikertzaileak, jakintza herrikoien hezkuntza-balioa azpimarratzeko. Bere tesi doktoralaren nondik norakoak argituko dizkigu eta, batez ere, ikas-materialen adibideak erakutsiko ditu.
  • Aldi berean, Mexiko Hiriko Iztapalapa kolonian, UACM unibertsitateko EDCO (Educación Común) taldeak komunitateko beste ikasgune batzuekin elkarturik, hainbat ekimen gauzatu ditu, bizikidetza dinamizatzeko. Horietako batzuetan hartu du parte Sinaí Rivera Martínez ikertzaileak, eta saio honetan horietako zenbait azalduko dizkigu.

 

HIZLARIEI BURUZ

SINAÍ RIVERA MARTÍNEZ Mexikoko CINVESTAV- IPN (Instituto Politécnico Nacional) ikerketa-zentruko doktoregoko ikaslea da. Universidad Pública Nacional (UPN) unibertsitateko irakasle izandakoa, askotariko proiektu eta mugimenduetan hartu du parte: UACMko EDCO (Educación Común, lehenago LaTicFM), UNISUR Hegoaldeko Herrien Unibertsitateko irakaslea, Mujeres y la Sexta mugimendua, eta abar.

NAHIA DELGADO DE FRUTOS Euskal Herriko Unibertsitateko Psikodidaktika doktoregoko ikaslea da, Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean, tesia defendatzear duelarik. Horrez gain, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuko ikertzailea da. UPV/EHUko irakasle izandakoa, Berrikuntza Didaktiko-metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Unibertsitate Masterra du eta ikas-materialgintza digitalean hainbat esperientzia gauzatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, besteak beste.

AINHOA EZEIZA ISM ikerketa eta formakzio taldeko ikertzaile nagusia da. Psikodidaktikan doktore, UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzaile agregatua da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Esperientzia luzea du irakasleen formakzioan, bai unibertsitatean, bai bestelako esparruetan. Hainbat ikerketa-proiektutan lan egin ostean, gaur egungo lan-lerro nagusia jakintza herrikoiak eta ezagutza zientifikoa elkarlotzeari lotutakoa da, bai ikuspegi komunikatibotik, bai hezitzailetik abiatuta.

Comments are closed.