Archivos

Categorías

Uztailaren 6tik aurrera, Bilboko Bizkaia Aretoan, umeen sormen esperientzia ikusgai

Iturria: Ttipi Studio
Iturria: Ttipi Studio
[Elkartoki programa esperimentala]
E L K A R T O K I  eskolako patioen markoan garatzeko programa esperimentala da. Honetan sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte.Lehenengo edizioa 2014ko abendua eta 2015ko martxoa bitartean garatu dabi eskoletan: Zabala eskola (Getxo) eta Karmelo Ikastola (Bilbo). Hauetan, gela konkretuak aukeratu dira eta ikasle eta irakasleekin batera, diseinu prozesuaren ibilbide osoa egitea ahalbidetu duten tailerrak antolatu dira: patioaz jabetu, patioa asmatu, patioa prototipatu eta patioa eraiki. Esperientzia jasotzeko eta ezagutzera emateko bloga eta publikazioa ere sortu dira.Publikazioa H E M E Neskuragarri dago.Aurtengo edizioarekin amaitzeko, publikazioaz gain, erakusketa ibiltaria ere prestatu dugu. Erakusketa proiektua azaltzen duten 7 geltokiz osatuta dago, eta bertan umeek sortutako materialaz gain panel informatiboak eta argazkiak ere biltzen dira. Finean, programan zehar eskuratutako emaitzak eta izandako bizipena jasotzen da, ikasleek sortutako materialak, dokumentazio grafikoa, diseinu eta bestelakoen bitartez.Dena prest dago Ttipi studioko artisten aldetik, UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan ikus dezagun. Hemen erakusketaren deskripzioa eta ezaugarriak topatu ditzakezu.

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN 
Dena azaldu eta guk antolatuko dugu erakusketa

Lagundu nahi baduzu …

ZABALDU MEZUA, TWITTEATU #elkartokideialdia #elkartoki 
” Patioa denona da! #Elkartokideialdia zabalik erakusketa jasotzeko espazio bila #elkartoki ezagutu nahi? http://elkartoki.com/blog/

Share
Tweet
Forward

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>