Urriaren 8an, arratsaldeko 8etan Mikel Laboa artista sentitzeko antzerki lana Bilbon

Mikel Laboa elurretan [Ttantaka teatroa]

Mikel Laboa elurretan [Zumeta artistaren kartela]

Laboa Katedrak bat egin du EHUkultura-ren programazioarekin, TanttakaTeatroa  konpainiako aktoreak eta musikariak “Zazpi aldiz elur” antzezlan zoragarria erakusteko. UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan izango da  euskeraz garatzen den espektakulua. Sarrera doanez da baina aldez aurretik gonbidapena atera behar da HEMEN.

Ekitaldi mota: Errezitala
Protagonistak: Tanttaka Teatroa
Data: 2015-10-08
Ordua: 20:00
Lekua: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbao (Bizkaia)
Hizkuntza: Euskara
 
+INFO
Zazpi aldiz elur ikuskizun hibridoa da, Bernardo Atxagaren hitz batzuk abiapuntu hartuta musika, poesia eta antzerkia nahasten dituena. Mikel Laboa, bere laguna, hil zela jakin ondoren idazleak idatzi zituen hitzek egituratzen dute guztia. Testua idazteko, Atxagak heriotzari eta elurrari atxikirik dauden hainbat lotura erabili zituen. Tanttakaren ikuskizunak zazpi atal ditu, eta bertan umorea, kemena eta txoriak agertzen dira, Mikel Laboaren abestietan maiz agertzen baitira. Artistaren argazkia da hura, bere lagunek egina, musikaria ongi ezagutzen zutenek marraztutako erretratua.

Musika: Mikel Laboa

Irudiak: Zumeta

Eszenografia: Fernando Bernués

Argiztapena: Xabier Lozano

Jantziak: Ana Turrillas

Bideo muntaia: Acrónica

Interpreteak:

Zuzendaria eta aktorea: Mireia Gabilondo

Aktorea: Iñaki Rikarte

Pianoa: Iñaki Salvador

Gitarra: Angel Unzu

Konpainia: Tanttaka Teatroa

 

 

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>