Archivos

Categorías

Zeharkako Feminismoei buruzko Tailerra, otsailaren 16tik 26ra, Bilbon

Tailerretan inskribatu nahi duzu?
Jara Cosculluelak eta Blanca Ortigak koordinatuko dute Feminismos Transversales / Zeharkako Feminismoak programa

Jara Cosculluelak eta Blanca Ortigak koordinatuko dute Feminismos Transversales / Zeharkako Feminismoak programa

Formatu txikiko tailerren eta biltzar irekien bitartez, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan feminismoen inguruko zeharkako pentsaerak landuko dira lehen mailako hizlariekin.

guerrillascotidianas.org kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak dira koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko @EHUkulturak lagunduta, doako tailerrak eta biltzarrak antolatuko dituzte otsailaren 16tik 26ra bitartean, jardunaldi irekietan.

Egitarauaren barruan, tailerrak (talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean hautazko kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkultura:

 

Egitarau osoa: https://transversaleszeharkakoak.wordpress.com/2016/01/19/programa-completo/

TAILERRAK

  • Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak: otsailaren 16an eta 17an, 16:00etatik 20:00etara
  • Soinu mapa feminista: otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 20:00etara
  • Ikusmintzairak: otsailaren 22an, 23an eta 24an, 16:30etik 19:30era

EZTABAIDA MAHAIAK (mintzaldi irekiak)

Otsailaren 23tik 26ra

  • Hitzaldi medikoak (otsailak 23)
    • Aditua: Rosa Almiral
    • Artista: Lucía Egaña
    • + ikasle gonbidatuak
  • Arkitekturak eta zaintzak: (otsailak 24)
    • Aditua: Hiria Collective
    • Artista: Daniela Ortiz
    • + ikasle gonbidatuak
  • Ekonomia feminista: (otsailak 24)
    • Aditua: Astrid
    • Artista: Eulalia Valdosera
    • + ikasle gonbidatuak
  • Multimedia artea: (otsailak 26)
    • Aditua: Lurdes Mendez
    • Artista: Esperanza Collado
    • + ikasle gonbidatuak
Tailerretan inskribatu nahi duzu?

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>