Archivos

Categorías

Udaberrian mutildantzak ikasteko aukera Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, jakin beharreko “guztia” jaso duzue jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea… eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, “dakiguna ikasteko” aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da “dakizkigun” eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak.

Noiz behinka dantzategi bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko. Eta hauxe da oraingo udaberrian egitea dagokiguna.

[youtube]https://youtu.be/okZ2uQcSDc0[/youtube]

DANTZATEGIA: MUTILDANTZAK

NOIZ: Apirilak 23, larunbatean, hiru orduz (17etatik 20etara)

17:00-18:30 lehen saioa

18:30-19:00 atsedenaldia

19:00-20:00 bigarren saioa

NON: Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen alboan/ Tranbiaren ‘Guggenheim geltokian’)

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………

*Izena emateko, aldez aurretik email bat igorri ezazu, izen-abizenak eta telefono mugikorra emanez hona:

bulegoa@aikotaldea.eus

 

 

Deje una respuesta

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>