Datorren 2026ko Irailaren 17an, arratsaldeko bostetan (17pm), Otra escuela es posible lan dokumentalaren estreinaldia izango da eta online bizitzeko aukera izango da, gainera. Youtubeko kanalera, zuzenean konektatuz gero, aukera izango dugu txatean parte hartzeko, Franceso Tonuccirekin solasaldia izango baita.
Gogoratu aspalditik Elena Laiz Sasiain maistrak martxan jarri zuela Tonucci-ren ereduko bi eskola txiki Gipuzkoan, Abaltzisketan eta Zizurkilen. Esperientzia izugarri horretan, familiek, ikasleek eta irakasleek hartzen dute parte eta 2025ean dokumentala egiteko, berauen testigantzak hartu ziren. 2026.eko Irailaren 17an youtubeko kanalean, dokumentala osorik ikusteko aukera da. Bitartean, hemen aurrerapena: https://youtu.be/yB8Q0SOPq1g?si=GMAAvIBk5enwXzhl


Deje una respuesta