"Fugu wa kuitashii, inochi wa oshishii"

“Hiru lagun hil ziren atzo, muskulu paralisi orokorraren ondorioz. Fugu platera bat etxean jan ondoren gertatu zen ezbeharra”. Hori bezalako prentsa titularra askotan irakur daiteke Japoniako egunkarietan. Ez dira gutxi, -100 eta 200 artean zenbait neurketa kontserbakorren arabera-, urtero elikatze intoxikazio bitxi baten ondorioz hiltzen diren japoniarrak. Intoxikazioa sortzen duen janaria ez dago egoera […]