A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Mira como beben los peces en el río

Oso ezaguna den gabon-kanta baten hitzak dira horiek. Testuinguru zabalagoan jarrita, ondoko hau da gabon-kantak dioena: “Pero mira como beben los peces en el río, pero miran como beben al ver a Dios nacido, beben y beben y vuelven a beber, los peces en el río al ver a Dios nacer”. Bertsoaren kalitate poetikoaz […]

Boskimanoen istorio bat

Hautespen naturalaren eraginpean daude animalen funtzio biologiko guztiak, janaria lortzea eta digeritzea barne. Horrek esan nahi du berezko moldapenak garatu dituztela bai janaria lortzeko bai eta digeritzeko ere. Hortaz, animalia batek erabiltzen dituen elikadura-baliabideen ezaugarriek eragin nabarmena dute zenbait bereizgarritan, bai anatomikoak bai fisiologikoak ere. Ezaguna da, esaterako, denboran zehar agertu diren hominidoen hortz-aginen […]

Pinguino enperadorearen bizitza harrigarria

Pinguino enperadoreak Aptenodytes forsteri du zientzia-izena eta Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik. Behar bada horregatik da hain harrigarria pinguino horren bizimodua.Aptenodytes forsteri, arrainjalea izanik, itsasoan bakarrik elikatzen da. Pinguino arra, negua hurbiltzen denean, uretatik irten eta ibiliz abiatzen da, itsaso izoztuaren gainetik, izotz iraunkorrean 50-100 km-tara dagoen txitatze-gunera. […]

Txirla gizajalea

Igaro den urtarrilaren hamabostean Acoelomorpha filumaren Symsagittifera roscoffensis zizarez aritu ginen hemen. Zizare lau horrek eguzkia hartzen du, mikroalga sinbionte batetik hartzen baititu bizitzeko behar dituen energia osagaiak. Baina Symsagittifera ez da energia lortzeko alga sinbionteak baliatzen dituen animalia bakarra. Bibalbioen artean, esaterako, badira berdin jokatzen dutenak ere. Ozeano Bareko koralezko uharrietan bizi den […]

Arrainen haragia, bizimoduaren adierazle

Arrainen haragiaren itxura oso desberdina da espezietan zehar. Arraina jatea gustuko dugunok ondo dakigu hori. Atunak edo hegaluzeak bezalako tunidoak ditugu mutur batean eta mihi-arraina edo erreboiloa bezalako arrain lauak bestean.Tunidoen haragiaren kolorea desberdina izan daiteke espezietan zehar baina, oro har, beste arrainena baino ilunagoa izaten da. Atunak ez dira zuriak eta hezurraren inguruan […]

Izerdiaz

Lurruntzen direnean, likidoek beroa hartzen dute bere ingurutik. Horregatik, gainazal batean dagoen ura lurruntzen bada, hoztu egiten da gainazal hori. Beraz, ez da bat ere harritzekoa lurrunketa izatea ugaztunek duten beroa galtzeko biderik eraginkorrenetako bat, eta bide bakarra ingurumen tenperatura gorputzarena baino garaiagoa denean. Lehorrean bizi diren ugaztunez ari naiz, noski. Animalia batzuetan arnas […]

Eguzkia hartzeko zioak

Askotan berde kolorez tindaturik agertzen dira Britania Handiko hegoaldeko eta Britaniako kostaldeetako hondartzak. Alga baten ugaritzearen ondorioa dela dirudi hasiera batean, baina hurbiletik aztertuz gero, argi ikus daiteke ez dela alga bat hondartzari kolorea ematen diona. Algak ez dira lehorrean berez mugitzeko gai, eta hondartza gainean dagoen berde koloreko materia hori mugitu egiten baita. Ez […]

Barrunbeetan bizi ito barik (II)

Aurreko ekarpenean esan dugun bezala, karraskarien barrunbeetan oxigeno gutxi dago, jarduera-maila garaiko animalia homeotermoak izanik oxigeno (O2) asko kontsumitzen baitute. Baina O2 urritasuna ez da animalia horiek aurre egin behar dioten arazo bakarra edo arazo txikiena. Izan ere, oxigenoa urria bada, karbono dioxidoa (CO2) ugariegia da barrunbeetan, animaliek beraiek sorturikoa delako. Ohikoak izan daitezke, adibidez, […]

Barrunbeetan bizi ito barik (I)

Animalia asko bizi dira haitz, zoru edo arboletako zulo eta barrunbeetan, eta beste asko bertan bizi ez, baina denbora luze igaroten dira zulo horien barnean, habia bertan egin edo babestoki gisa erabiltzen baitute. Oso bereziak dira gune horiek, animaliek gertu duten aire-bolumena oso txikia baita eta aire hori oso astiro berriztatzen baita. Hori dela […]

Nesken adimena, ipurmasailak eta aldakak

Omega 3 gantz azidoen kontsumoa ona da adimenarentzat. Horixe da zenbait ikasketetatik ondorioztatu dena eta gaur kontu ezaguna dela esan dezakegu. Ezaguna da, halaber, omega 3 gantz azidoak oso ugariak direla gantz eduki garaiak dituzten itsas arrainetan. Esan bezala, kontu ezagunak dira horiek. Ondoren azalduko duguna, baina, ez da horren ezaguna; izatez, berri-berria da. […]