Bizitzaren ertz beroak

Muturreko tenperaturak jasan ditzaketen forma edo egoera bereziak dituzte animalia zenbaitek. Baina egoera berezi horiek ez dira bateragarriak bizimodu arruntarekin. Izan ere, ingurune-tenperaturak mutur-muturrekoak badira ezin daiteke mantendu ohiko bizimodua, puntako tenperatura horiek hilkorrak gertatzen baitira. Zer da, baina, muturreko tenperaturatzat har daitekeena?Bada, desberdina da erantzuna uretako eta lehorreko animaliei dagokienez. Oro har, lehorreko […]

Erreginatxo marradunaren digestio sistema

Jakinmin handia sortu dute, betitik, hegazti migratzaileek. Bizitzarako baldintzak oso gogorrak diren tokietan ugaltzen diren espezie asko latitude bigunagoetara migratzen dira negua pasatzera. Latitude garaietan janari ugari dago udan eta udaren inguruko hilabeteetan, eta gainera, egokia da ingurune-tenperatura. Negua eta neguaren inguruko hilabeteak, berriz, oso gogorrak dira. Janari gutxi dago, edo ezer ere ez, […]

Beroa “ikusten” duten animaliak?

Neguko egunetan, kanpoan hotza egiten duenean, lehio batera hurbiltzen baduzu eskugaina, hoztu egiten dela somatuko duzu. Lehio eta eskuaren artean dagoen airea, ordea, ez dago hotz, gelako airea baita. Beraz, lehiora hurbildu arte ez baduzu somatu hotzik eskuan, horrek esan nahi du airea ez dela izan eskugaina hoztu duena. Hau da, eskuak beroa galdu […]

Basamortuetatik poloetara

Animalia baten gorputz tenperatura konstante mantendu ahal izateko, berdinak izan behar dira animalia horrek galtzen duen beroa eta irabazten duena. Barne jatorria du animalia homeotermo gehienen bero gehiena; hau da, metabolismo-jarduera da gure beroaren iturri nagusia. Beroa elkartrukatzeko, berriz, lau modu daude: eroaketa, konbekzioa, erradiazioa eta lurrunketa. Gauzak errazteko esan dezakegu animalia beste masa […]

Larruazalaren lodieraz

Orein jauzilaria (Antidorcas marsupialis) eta elur-oreina (Rangifer tarandus) belarjale hausnarkariak dira. Ezaugarri anatomikoei dagokienez, ez dira oso desberdinak.Orein jauzilariak ez du ia larruazpiko gantzik eta ilaje mehea du. Elur-oreinak, berriz, larruazpiko gantz-geruza eta ilaje lodiak ditu. Afrikako sabanan bizi da lehena eta askotan egin behar izaten du ihes gepardoengandik. Bero gainkarga pairatu behar du […]

Munduko bi gauza hotzenetako bat

Txakurren eraentze termikoan arnas azalek betetzen duten zeregina aipatu nuen “Izerdia” izenburuko artikuluan. Txakurrek ez dute izerdi-guruinik eta beraz, ez dute izerdirik botatzen. Horrek, baina, ez du esan nahi lurrunketara jo ezin dezaketenik gorputza hozteko. Beroa xahutu behar dutenean hatsantu egiten dira eta horrek sortzen duen aire mugimenduak erraztu egiten du arnas azalen gaineko […]

Hasiera

“Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.Jainkoak esan […]

Soldaduak

Bigarren Mundu Gerraren ostean latitude guztietatik hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetako armada eta Munduko azken mugaldetan kokatu zituen bere goarnizio, kuartel, kantonamendu edo base militarrak. Horri esker, era askotako datuak bildu ahal izan dituzte iparamerikarrek. Goarnizioetako soldaduek jaten dutena dago, esaterako, biltzen duten informazioaren artean. Ulertzekoa da hori, noski, zeren erosi eta banatu behar […]

Arrain arrantzalea

“Arrainen haragia, bizimoduaren adierazle” izenburuko istorioan mihi-arrainen bizimoduaz aritu ginen. Mihi-arraina geldirik egoten da denbora gehiena, harrapakinaren zain. Hori dela eta, ez dute kasik oxigenorik behar eta beraz, odolik gabeko eta mioglobinarik gabeko haragia dute, zuri-zuria.Itsas zapoa (Lophius sp.), mihi-arraina bezala, “eseri-eta-itxaron” harrapakaria dugu eta, hori dela eta, bere haragia ere zuria da oso. […]