Ura edaten ote dute izurdeek?

Baten batek pentsa dezake galdera erretorikoa dela hau, baina ez da. Erantzuna, gainera, ez da erraza. Ikus dezagun zergatik. Itsas arrainen egoera osmotikoaren antzekoa da itsas ugaztunena. Baleak, itsas lehoiak, izurdeak, itsas txakurrak eta abar, talde horretako kideak dira, eta itsasoko arrain gehienei –arrain teleosteoi- gertatzen zaien bezala, oso apala da euren barne likidoen […]

Arnas egiteko beste modu bat

Aristoteles-ek, bere “Animaliei buruzko ikerketan”, honakoa dio arnasketari buruz: “Animalia lehortarren arteko batzuek, -gizakiak eta birikak dituzten gainontzeko lehorreko animalia guztiek-, airea hartu eta kanporatu egiten dute (arnasgora eta arnasbehera izeneko prozesuak); beste batzuek, berriz, ez dute airea hartzen, baina lehorrean bizi eta elikatzen dira, liztorra, erlea eta gainontzeko intsektuak bezala. Intsektuak deitzen ditut […]

Urpekarien oxigenoa

Ugaztun gehienok lehortiarrak gara, baina badira itsasoan bizi direnak edo bizimodu urlehortarra dutenak ere. Itsastarrak dira baleak eta izurdeak. Itsas elefanteak, itsas txakurrak eta itsas lehoiak, berriz, urlehortarrak dira. Urpekari apartak dira bai batzuk eta bai besteak.Urpekarien gaitzaz aritu ginen ekarpenean esan genuen bezala, baleek birikak hustutzen dituzte urperatu baino lehen, eta ber gauza […]

Urea kaltegarria ote?

Aurreko ekarpenean azaldu denez, urea proteinen metabolismoaren azken produktua da ugaztunetan eta beste zenbait ornodunetan. Hondar nitrogenodun modura, animalia hauen giltzurrunean iraitzi egiten da eta gernuan zehar kanporatu, kontzentrazio garaitan eragin kaltegarriak baititu. Marrazoen giltzurrunetan, ordea, birxurgatu egiten da urea; hau da, kanporatu beharrean odolerantz bideratzen da. Elasmobrankio itsastarren odoleko urearen kontzentrazioa, ugaztunek dutena […]

Marrazoen usain txarra

Amonio ioia (NH4+) da proteinen metabolismoaren azken hondarra. Animalia guztiek sortzen dute etengabe, eta oso molekula toxikoa denez, berehala iraitzi behar da; ezin dakioke utzi barne likidoetan pilatzen. Horretarako, baina, ur asko behar da, zeren iraitzi ahal izateko, ur bolumen handietan disolbatua egon behar baitu. Ur behar horiek nonbait apalagoak izan daitezen, amonioa bezain […]

Itsasoan urak handi

Urez beterik dago itsasoa, urez beterik eta gatzez beterik ere. Itsasoko ur litro batean 33 g gatz dago; sodio kloruroa da gehiena, hau da, etxean jakiei botatzen diegun gatz horren antzekoa dena. Bestalde, asko eta talde guztietakoak dira itsasoan bizi diren animaliak. Gehienen barne fluidoek, gainera, itsasoko uraren gatz-kontzentrazio berdina dute; orekan daude barne […]

Urpekarien gaitza

Itsas ugaztunek oso ondo egiten dute igeri urpean. Baina salbuespenak dira ugaztunen artean, ugaztun gehienontzat urpean egotea oso zaila baita. Ugaztunen birikek ezin dute oxigenorik erauzi uretatik, bistakoa da hori. Baina horrez gain, oxigenoarekin zerikusirik ez duten bestelako arazoak ditugu ugaztunok urperatzen garenean. Horietako bati urpekarien gaitza deitzen zaio, eta horixe izango da, hain […]

Migratzaile aparta

Migrazio luzeak egiten dituen hegazti batez aritu ginen aurreko post batean, erreginatxo marradunaren digestio-sistemaz idatzi genuen artikuluan, hain zuzen ere. Bada, Dendroica striata migratzaile handia bada ere, are migratzaile handiagoa da ipar-txenada (Sterna paradisiaea).Hegazti zirkunpolarra da. Europa, Asia eta Iparamerikako eskualde artiko eta subartikoetan bizi da ugal sasoian, udan. Ugaltzeko, koloniak osatzen ditu, eta […]

Izotz aurkako naturalak

Bilatuz gero, itsasoaren ia edozein tokitan aurki ditzakegu arrainak, bai eta ustez ezinezkoa litzatekeen uretan ere. Itsas teleosteoen barne likidoen gatzen kontzentrazioa itsasoko urarena baino hiru bider apalagoa da gutxi gora behera. Ezaguna denez, 0 ºC-tan izozten da ur destilatua, baina ur disoluzioen izozte-tenperatura 0 ºC azpitik dago. Izan ere, kontzentrazioaren menpekoa da disoluzioen […]