Gizakiaren elikapenaren paradoxa

Hazteko, hau da, tamainaz handitzeko eta ugaltze egiturak sortzeko, animaliek euren biomasa propio bihurtu behar dute jaten dutena. Tamalez, baina, jaten duten kopurutik zati txikia da euren biomasa gisa metatzen dutena. Hau da, ez dira oso eraginkorrak lan hori egiten. Gehienek, jaten dutenaren %20 baino ez dute bihurtzen biomasa. Gainontzeko %80 ez dute zurgatu […]

Zabaltzan ikusi ditudan etxetxoriak

Hau idazten ari naizela, hotz handia egiten du kalean. Udaberrian gaude baina gaurkoa dugu, ingelesez esaten duten bezala, txakur eta katu eguna. Noizbehinka pantailatik askatzen naiz eta zabaltzari begirada bat botatzen diot lehiotik, bista urrundu nahian. Zabaltzan, ohi denez, etxetxoriak dabiltza, saltoka, eta aldameneko zabaltzarako hegaldi laburrak egiten dituzte noizean behin.Etxetxoriak potolo daudela dirudi; […]

Arrainen joan-etorriak

Itsas eta ibaietako arrainei buruz aritu gara aurreko bi artikulutan. Baina badira bi ingurumenetan bizi diren arrainak ere. “Diadromo” izena ematen zaie arrain horiei. Oso ezagunak dira eta horietako bat, gainera, gure artean preziatu samarra ere. Aingiraz ari gara, edo hobeto esan, aingiraren larbaz. Jakina denez, ibaietatik itsasora joaten dira aingirak errutera, eta itsasoan […]

Narrasti urpekariak

Uretako ugaztunez beste artikulu batean aritu ginen eta han azaldu genuen zeintzuk diren urpean egoteko animalia horiek erabiltzen dituzten mekanismoak. Airean egiten dute arnasa ugaztun horiek, eta odolean eta muskuluetako mioglobinan gordetzen dute oxigenoa urpean daudenean hortik ateratzeko. Horiexek dira erabiltzen dituzten oxigeno biltegiak, odol bolumen handia eta mioglobina kontzentrazio garaiak baitituzte.Ugaztunez gain, badira […]

Odol zuriko izotz-arrainak

Antartidako itsas izoztuetan bizi diren Channichthydae familiako arrainek, talde oso bitxia osatzen dute ornodunen artean, ez baitute ez hemoglobinarik euren odolean, ezta mioglobinarik ehunetan ere. Horrexegatik dira zurixkak eta ia gardenak. Hemoglobinak ematen dio kolore gorria odolari eta arrain hauek arnas-pigmentu hori ez dutenez, hortik datorkie odol zuriko arrainak delako izena. Benetan bitxia da […]

Igela printze bihurtu?

Denok dakigu igelak ez direla printze bihurtzen, ez bada ipuinetan behintzat. Baina igelen “bihurtzeko” gaitasunak izan dezake oinarri zientifikoa, anfibioena baita, intsektu, molusku, krustazeo, knidario eta ekinodermo eta tunikatuekin batera, metamorfosia delako fenomenoa erakusten duten animalia taldeetariko bat. Larba fasetik heldu fasera pasatzeko gertatzen diren aldaketa-taldeari deritzo metamorfosia. Metamorfosiak aldaketa estruktural eta fisiologiko garrantzitsuak […]

Andeetako kamelidoa

Goialdeetan bizitzeak nolabaiteko antza du barrunbeetan bizitzearekin, antzeko zenbait arazori aurre egin behar baitiete batzuetan eta besteetan bizi diren animaliek. Antzekoak bai, baina berdinak ez. Bietan egin behar zaio aurre oxigeno urritasunari; horixe dute antzeko bi medio horiek. Baina goi garaietan bizi diren animaliek, edo toki haietara inoiz bertaratzen direnek ez dute arnasa hartu […]

Sakonera ilunean bizitzarik ote?

Ozeanoetako hondoetako fauna ez da oso aberatsa. Itsasoaren beheak zenbait kilometrora daude itsas azaletik, eta beraz, urrutiegi eguzkiaren argitik; ondorioz, alde horiek ilunegi daude horretarako gai diren izakiek fotosintesia burutu dezaten. Hortaz, goragotik erortzen den material hila edo detritikoa izaten ohi da hondo horietara heltzen den materia organiko bakarra. Bakterio batzuek metaboliza dezakete, eta zenbait […]

Karramarroak jaten dituen igela

Urlehortarrak gune berezian daude, uraren eta medio lehorraren arteko iragapen-aldean. Zenbait anfibio, urtarrak dira beren bizi ziklo osoan; beste zenbait, berriz, lehortar bilakatu dira, nahiz horietako gehienek urarekiko menpekotasun handia ez duten galdu; eta azkenik, gutxi batzuek lortu dute uretatik aldentzea eta urarekiko menpekotasun hori nonbait apaltzea. Bestalde, urtarrak diren neurrian ur geza da […]