A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Egurreko igelaren izoztu ondorengo berpizte harrigarria

Aurreko post batean izotzari aurre egiteko moldapenei buruz aritu ginen. Esan bezala, batez ere ornogabeetan beha daitezke kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie ornodunetan antzeko erantzun edo moldapenak agertzen dituzten animaliei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak mantentzen dituen ornodunik, bere intereseko zelulak, organoak, ehunak […]

Txikiagotzen ari diren ardiak

Hirta uhartean bizi diren Soay ardien tamaina txikiagotzen ari da azken 25 urteetan zehar. Ez zekiten zergatik gertatzen ari den hori, baina ba omen dakite orain.

Hirta uhartea St. Kilda uhartedian dago, Eskoziako Mendebaldeko Uharteetatik 60 km-tara. Joan den mendearen hasierara arte, gizakiak bizi ziren han, uharte […]

Izozteari aurre egiten

Aspaldiko ekarpen baten, “Izotz aurkako naturalak” izenburukoan hain zuzen ere, azaldu genuen nola moldatzen diren zero azpitiko tenperaturak jasan behar dituzten zenbait animalia. Orduan aztertu genuen kontua izoztearen ekidintza izan zen, hau da, nola lortu izotzik ez eratzea animaliaren gorputzean, horixe baita animalien artean hedatuen dagoen jokaera mota. Erantzun mota honi, ingelesez “freeze avoidance” deritzo; […]

Zergatik barne-sua?

Endotermia berba, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa, barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstatante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe.

Endotermia agertzeko arrazoiak, baina, ez daude argi. […]

Negutegi-efektua sortzen

Planeta berotzen ari dela diote. Gainera, gizakiaren jarduera bide da berotze horren eragile nagusia. Dirudienez, gizakiak sortu duen industriaren funtzionamendurako, berogailuetarako eta erabiltzen ditugun ibilgailuetarako beharrezkoa izan den erregai fosilen erabilera neurririk gabea izan da berotze horren erantzule nagusia. Erregai fosil horiek erretzean karbono dioxidoa eta beste zenbait gas askatzen dira […]

Arnasteari uzten diote lokartzerakoan

“Urpekarien oxigenoa” izenburuko sarreran azaldu genuen bezala, itsas ugaztunek badituzte urperatzea ahalbidetzen duten berezko oxigeno biltegiak. Itsas txakurrek, esaterako, 80 minututan zehar egon daitezke urperatuta arnas egitera irten beharrik gabe. Beste ugaztunek baino hemoglobina gehiago dute; beraz, odolaren hemoglobina da oxigenoaren biltegietako bat. Baina biltegi nagusia ez da hori, muskuluaren mioglobina […]

Izurdeen erdiloa

Izurdeek arreta mantentzeko gaitasuna dute denbora luzean zehar, gau eta egun. Horixe frogatu dute helburu horrekin egindako esperimentuek. Izan ere, bost egunetan zehar, etenik gabe, soinu eta argi seinaleei erantzuteko ahalmena ez dute galdu erabilitako izurdeek. Seguraski, denbora luzeagoetan ere manten dezakete arreta osoa, baina bost egunekoa izan zen esperimentuen iraupena.

[…]

Igelen jauziak

Anfibio anuroen artean badira jauzi azkarrak eta indartsuak egiten dituzten igelak, (ezkerreko irudiko Rana agilis adibidez; izena bera nahiko argigarria da), baina baita ere salto txikitxoak baino egiten ez dituzten beste zenbait igel eta apo. Beste batzuk ezin dute saltorik egin: eskumako irudiko apo lasterkariak (Bufo calamita), esaterako, korrikaldi txiki baten antzeko zerbait egiten […]

Txerrikortaren zorua

Lau hankako animalia gehienek eroapenaz ez dute galtzen bero gehiegi. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izaten ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Izan ere, etzanda egonik ugaztun guztiok dugu gure gorputz azaleraren […]