A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Heriotzarako bidaia

Behin baino gehiagotan (ikus “Arrainen joan-etorriak” eta “Izokinaren lan astunak”) aritu gara hemen izokinei buruz. Sarrera honetan berriro arituko gara arrain anadromo horietaz. Gogora dezagun: arrain anadromoak ur gezan jaiotzen dira; itsasora joaten dira gero eta itsasoan gizendu ondoren, ibaira itzultzen dira errutera. Izokin guztiak familia berekoak dira, Salmonidae familiakoak[1] hain zuzen ere, eta desberdintasun […]

Oxigeno gehiago garraiatu ahal izateko

Oxigeno gehiago garraitu behar denean bi aukera dituzte animaliek. Odolean arnas pigmentuaren (hemoglobina, hemozianina edo beste bat) kontzentrazioa igotzea da aukera horietako bat. Oxigenoarekin konbinatzen dira arnas pigmentuak eta horri esker izugarri handitzen da oxigenoa hartzeko eta ehunetara eramateko odolak duen ahalmena. Animalia zenbaitek hemoglobina asko dute; horixe da, esaterako, zetazeoen kasua. Aurreko artikulu batean […]

Intsektuen aurkako gerra garbia (II)

Aurreko ekarpenean ikusi dugun modura, intsektizida kimikoetatik at badira intsektuen aurka borrokatzeko bestelako aukerak, errazak ez diren arren eta, zenbaitetan, muga nabarmenak dituzten arren. Hormonen eta feromonen erabileran oinarrituko litzatekeena da, zalantzarik gabe, aukera horien arteko onena. Izan ere, ideala litzateke teorian, nahiz eta gero, praktikara eramaterakoan, zenbait arazo agertzen diren. Animaliek berez ekoizten dituzten […]

Intsektuen aurkako gerra garbia (I)

“Intsektizidak edo animaliatxikizidak?” izenburuko ekarpenean ikusi dugun modura, intsektizida kimikoak oso eraginkorrak izan arren (edo oso eraginkorrak izanagatik), arazo ekotoxikologiko kezkagarriak ekarri ditu urteetako erabilera axolagabeak. Zein da, orduan, kalte larriak eragin ditzaketen intsektuen aurka erabil daitekeen modua?

Aukera naturaletara jotzea da galdera horri erantzuteko burura datorkigun lehenbiziko erantzuna, eta aukera naturalen artean, bi dira […]

Intsektizidak edo animaliatxikizidak?

Udan intsektu gehiago dagoela iruditzen zaigu askori. Uste honek badu bere oinarri fisiologikoa: intsektu askok tenperaturarekiko menpekotasun handia agertzen dute, eta soilik sasoi epel edo beroetan gara dezakete jarduera-maila egokia. Baina horretaz gain, esan behar da guk ere denbora gehiago egiten dugula kalean udan eta sarriago ateratzen garela hiri edo herrietatik, eta beraz intsektuekin […]