Narra-txakurren bihotza

Narra-txakurrak dira erresistentzia fisiko handienetakoa edo, agian, handiena duten ugaztunak. Iraupen luzeko lasterketetan hartzen dute parte (hiru egunetik bi asterainokoak, zenbait orduko atsedenak barne) eta oso arau termiko gogorren menpe egiten dute korrika, 0 ºC azpitik beti. Lasterka egiten duten bitartean, metabolismo aerobiko gorenaren erdia da korrika egiten ari diren bitartean mantentzen duten maila metabolikoa.

[…]

Hartz polarraren larruazalaren kolorea

Iraganean, zoologo zenbaitek uste zuten poloetako hartzen larru zuria bero galerak ahalik eta txikien izateko moldapena zela. Horien ustez, kolore zuria duten azalerek bero gutxiago galtzen dute azal ilunek baino. Baina, dirudienez, hori ez da horrela, animaliek bero gehiena izpi infragorrien bitartez galtzen baitute eta galera mota horretan azalaren koloreak ez baitu inolako eraginik. Hau […]

Amaren odola eta umekiarena ez dira berdinak

Haurdun dauden emakumeek ito egiten direla esaten dute ahalegin luzeak egiten dituztenean, arnasa ez zaiela heltzen. Arnasa hartze sakonak egin behar izaten dituzte noizean behin. Normaltzat hartzen dute, umekiak betetzen duen bolumenak eragozten omen duelako birikak zabaltzea behar den neurrian. Ez dakit hori horrela ote den; ez dakit umekiak noraino kentzen duen arnasa hartzeko bolumenaren […]

Erraldoiak

Lurraren historian zehar asko aldatu da atmosferaren O2 kontzentrazioa. Hasieran ez zegoen oxigenorik. Gero, kontzentrazio apaleko eta kontzentrazio garaiko aldiak izan dira, beste gasekin (CO2 eta CH4 esaterako) gertatu den bezala. Atmosferaren oxigeno kontzentrazioa 20’5 %koa da egun, baina 35%koa izatera heldu zen iraganean eta 15%koa izan da metazooak agertu zirenez geroztik gertatu den O2 […]

Atunen berogailua eta sare zoragarria

Etengabe igeri egiteko ahalmen handiena duten arrain teleosteoak, eskonbridoak dira. Beste zenbaiten artean, atunak eta berdelak dira talde horretako kideak. Iraupen laburreko ahalegin handiak egiteko ere gai dira, euren muskulatura zuri[1] indartsuari esker. Baina beste teleosteoekin erkatzen baditugu, oso ahaltsuak dira euren muskulu gorriak[2] ere. Muskulu gorriei esker egin dezakete igeri horren distantzia luzeetan zehar.

[…]

Elefanteen birikak

Ezaugarri interesgarri zenbait dituzte elefanteek. Lurraren gainean, lehorrean, bizi diren animalia handienak izateaz gain, edo handienak izateagatik, badituzte zenbait ezaugarri berezi. Belarrien tamainaz aritu ginen aurreko sarreran, belarriek gorputz tenperaturaren eraenketan betetzen duten zereginaz, hain zuzen ere. Oso desberdina da orain aztertuko duguna.

Elefanteek urpean ibiliz zeharka ditzakete ibaiak eta, horretarako, tronpa erabiltzen dute arnasa […]

Elefanteen belarriak

Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputzaren tenperaturaren eraenketan. Bero asko dispatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa gorputzaren azaleraino, kasu honetan belarrietaraino.

Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak, elefante guztien belarriak ez baitira hain handiak. Loxodonta africana-k bai, oso handiak […]

Zeruraino iristen diren hegaztiak

Aurreko sarreran ikusi ahal izan dugunez, arnas aparatuaren egitura eta funtzionamenduari eta bihotzaren tamainari esker jardun daitezke txoriak normaltasunez 6.000 m-ko garaieretan. Oxigeno gutxi dago garaiera horietan, baina oxigenoa eskuratzeko eta ehunetara eramateko sistemak oso eraginkorrak dira txorietan eta horri esker gaindi ditzakete altuerak eragindako hipoxiaren ondorioak.

Hegazti zenbaitek, baina, askoz ere garaiera handiagoetan egin […]

Txoriak eta saguak

Duela ia mende erdia, Duke (AEB) Unibertsitateko ikertzaile batek etxetxori batzuk eraman zituen 6.100 m-ko garaieran zegoen toki batera. Itsasoaren mailan dagoen oxigenoaren erdia baino gutxiago dago garaiera horretan. Jokaera normala erakutsi zuten txoriek; ez zirudien garaierak inolako eragin berezirik zuenik eurengan. Horrek esan nahi zuen beharrezkoa zuten oxigenoa lortzeko gai zirela txoriak, nahiz atmosferan […]