Jaioberrien berogailua, argaltzeko tresna berria?

Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete mantendu konstante. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo zenbaitek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri.

Gantz nabarra eta gantz zuria dira ugaztunen gantz-ehun mota biak eta oso desberdinak dira. Gantz zuriak […]

Garestia ote da pentsatzea?

Garuna garestia da. Garun-ehuna sortzeko lipidoak behar dira. Gainera, eta beste sarrera batean ikusi genuen bezala, asegabeak edo asegabatasun-maila garaikoak dira lipido mota beharrezkoenak; horiek sintetizatzeko ahalmenik ez dugunez, janari mota jakin batzuetara jo behar dugu eskuratu ahal izateko. Baina garuna garestia dela esaten dugunean, ez gara horretaz ari, garunaren funtzionamenduaz baizik.

Gizabanako baten metabolismo-jarduera […]

Urrezko gezi pozoitsua

“Urrezko gezi pozoitsua” izena duen igel bat bizi da Colombia-ko Ozeano Bareko kostaldeko ohianetan. Izenak berak ezin hobeto adierazten du igelaren ezaugarririk behinena, oso pozoitsua baita. Izan ere, ezagutzen den ornodunik pozoitsuena da Phyllobates terribilis, horixe baita bere izen zientifikoa.

Phyllobates terribilis igela ikaragarriak batrakotoxinari dio zor bere izaera pozoitsu hori. Zenbait alkaloide esteroideok osatzen […]

Pitoiaren baraualdiak

“Erreginatxo marradunaren digestio-sistema” izenburuko sarreran ikusi genuen bezala, hegazti horren digestio-sistemak erregresio-prozesu bat jasaten du migratu behar duen bakoitzean. Erregresio-prozesu horren ondorioz funtzionalitatea (digeritzeko ahalmena) galtzen du digestio-sistemak, baina horrela, energia asko aurrez dezake erreginatxo marradunak. Izan ere, jan gabe egoten da migrazioa irauten duen bitartean eta jan gabe egonik, ez dio merezi lanean mantentzea […]

Esnea, denontzat?

Batzuek gustukoa dute esnea; beste batzuek, berriz, ezin dezakete edan. Jende helduaren artean asko dira esneak kalte egiten diela diotenak, digeritu ezin dezakete eta. Zehatzak izateko, esnearen laktosa da digeritu ezin dezaketena. Laktosa digeritu ezin izate horri laktosarekiko intolerantzia deitzen zaio.

Laktosa disakarido bat da, bi hexosaz osatua dagoen azukrea. Horrelako azukreak digeritu ahal izateko, […]

Tukanaren mokoa

Buffon naturzale handiak idatzi zuen tukanen mokoak, hain handiak izateagatik, munstro-luzakinak direla. Darwin-ek uste zuen hautespen sexualaren emaitza direla, baina Darwinena ez da mokoaren tamainaren zergatia azaltzeko proposatu den hipotesi bakarra. Joan den uztailean G. J. Tattersall-ek eta lankideek, tukanaren mokoaren zereginari buruzko artikulu bat argitaratu zuten Science aldizkarian. Artikulu horretan aurkezturiko ikerketaren emaitzen arabera, […]

Lasterka egin behar denean

Orain dela gutxi arte adituek pentsatzen zuten gizakiok laster egitean ez dugula abiadura optimo bat. Distantzia jakin bat korritzeko energia-gastu txikiena dakarrena da abiadura optimoa. Garrantzizko kontua da hau gizakiaren eboluzioaren ikerketan. Izan ere, iraute-ehizarako beharrezkoa izan daiteke laster egitea, eta iraute-ehiza garrantzi handikoa izan da, gure generoaren historian, haragi-baliabideak eskuratzeko.

Abiadura optimo bat egon […]

Ezti-gidaria

Nahiz eta txikiak izan, kolore deigarririk ez erakutsi eta kantuan ere arruntak izan, bereziak dira, oso bereziak, Indicatoridae familiako ezti-gidari izenez ezagunak diren txoriak. Berezitasuna, euren portaeratik datorkie. Batetik, beste txori batzuek eraikitako habietan erruten dituzte arrautzak, eta beraz bizkarroitzat har ditzakegu. Horri dagokionez, beraz, kukuaren antzera jokatzen dute. Baina badute beste ezaugarri bat, […]

Txakur-azeriak

Trofim Lysenko agronomoaren doktrina genetikoa izan zen joan den mendearen erdiko hamarkadetan zehar Sobietar Batasuneko biozientzien arloan nagusitu zena. Oinarri lamarkiarra zuen eta agintari komunisten gustukoa zen ideologikoki hurbilago gertatzen baitzitzaien oinarri darwiniarreko ezagutza biologikoa baino. Zientzialari asko, baina, ez zeuden ados doktrina horrekin eta horietako zenbaitentzat lana eta statusa edo, larriagoa dena, bizitza galtzea […]

Iditarod lasterketako txakurrak

Ospe handiko narra-lasterketak egiten dira Alaskan. “The Copper Basin 300” delakoa da horietako bat, eta berari buruz aritu ginen aurreko sarreran. Iditarod izenekoa da beste bat; lasterketa ezagunena da eta, seguraski, gogorrena ere. Parte hartzaileek 1.161 milia (1.868 km) egin behar dituzte Willow-tik (Anchorage-tik gertu) Nome-raino eta horretarako 9-15 egun behar dituzte. Hamasei txakurrek, -narratik […]