Bihotza bero eta burua hotz

Burua hotz mantentzeko Thomson gazelak duen ahalmena ez da, inondik ere, salbuespen bat, garuneko tenperatura gainontzeko gorputzekoa baino baxuago mantentzeko gaitasun bera baitute ugaztun eta hegazti askok. Thomson gazelaren kasuan bezala, rete mirabile direlako sistemak erabiltzen dituzte animalia gehienek horretarako. Eta urteetan uste izan zen hori zela burua hotzago mantentzeko homeotermoek erabil zezaketeen mekanismo bakarra.

[…]

Thomson gazelaren beroaldia

Ezaguna denez, jarduera fisiko garaiak energia-eskariak garaiagoak izatea eragiten du. Muskuluek lan gehiago egitean, uzkurketa-zikloak gauzatzeko beharrezkoa den gainerako energia (ATPa) sortzeko, oxigeno gehiago garraiatu behar da muskulu-zeluletako mitokondrioetaraino. Bai zirkulazio-sistemak eta bai arnas-aparatuak hartzen dute parte oxigeno gehigarri hori helarazten, lankidetza hestuan: arnas-hartzea azkartu egiten da oxigeno gehiago hel dadin difusioz arnas-organoa pefunditzen duen […]

King Kong-en jauziak

Gazela baten eta elefante baten gorputzak irudi berean eta tamaina berdinean ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen bat somatuko genuke, alegia elefanteak askoz itxura borobilagoa duela gazelak baino. Gorputza bera borobilagoa da elefantearena, baina hankei dagokie desberdintasun nabarmenena. Elefantearen hankak askoz ere lodiagoak dira gazelarenak baino. Proportzioez ari gara, noski.

Galileo Galilei izan zen […]

Bibolin eta kontrabaxuen arteko desberdintasunak

Itxurari erreparatzen badiogu, tamaina da bibolin eta kontrabaxuen arteko ezberdintasun nagusia. Bibolinak txikiak dira; kontrabaxuak, berriz, hari-instrumentu handienak. Eta musika-tresna bakoitzak sortzen duen soinuari erreparatzen badiogu, tonua da bi instrumentuak bereizten dituena: bibolinak tonu altuko notak sortzen ditu eta tonu baxuko soinuak kontrabaxuak. Bada horretarako arrazoi fisikoa: korda luzeek korda laburrek baino maiztasun apalagoan bibratzen […]

Nobel saria nori eman?

Txibiaren mantuko neurona batzuk garrantzi handikoak dira. Neurona horiei esker berebiziko garapena jasan zuten nerbio-fisiologiari buruzko ikerketek igaro den mendearen lehen erdian. Sir Alan Hodgkin-ek eta lankideek ikerketa-lan ugari egin zituzten neurona horiekin eta nerbio-bulkadaren ezaugarri elektrofisiologikoak ikertu eta ezagutu ahal izan ziren lan horiei esker. Nerbio-fisiologiaren eremuan egindako ekarpenengatik 1963an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel […]

Bikote bitxi hori

Ceratias holboelli-ri arrain arrantzalea[1] esaten diote ingelesez, kanabera bezalako luzakin berezia ateratzen baitzaio buruaren goi aldetik. Lumineszentea da luzakinaren punta; horri esker erakartzen ditu ehizakinak. Apo-arrainaren antzera jokatzen du (ikusi Arrain arrantzalea izenburuko sarrera), baina argia erabiliz amu gisa.

1922an, B. Saemundsson biologo islandiarrak 66 cm-ko luzerako arrain arrantzalearen ale eme bat harrapatu zuen. Harrituta […]

Elefanteak, LSDa eta animalien tamaina

Tamainaren arabera aldatzen da animalien funtzio askoren abiadura edo intentsitatea. Denok dakigu animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago arnasten dutela, esaterako. Baina, jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa edo arnasten den oxigeno-bolumenaren eta tamainaren artekoa ez dira linealak. Hau da, magnitude horiek ez dira guztiz proportzionalak eta gauza bera […]

Hartzek ez hibernatzearen zergatia

Oso toki hotzetan bizi diren ugaztun askok, -baina ez guztiek-, hibernatu egiten dute. Bizimodu normala dute apirilatik irailera arte eta irailean gordelekuan sartu, gorputz-tenperatura jaitsi, minimo batera eramaten dute metabolismo-tasa eta ez dute jarduera muskularrik garatzen. Horixe da hibernatzen duten animaliek egiten dutena. Energia asko aurrezten dute horri esker, hori baita jarduera murrizteko zioa. Esan […]