A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Izainak

Zimitz musukatzaileaz aritu ginen aurreko sarrera batean eta azaldu genuen Europako zoologikoetan intsektu horiek erabiltzen hasiak direla bertan dauden animaliei odol-laginak hartzeko. Baina zimitz musukatzaileak ez dira erabilgarri suertatu diren animalia hematofago bakarrak. Zimitz horiek baino askoz gehiago erabili izan dira eta erabiltzen ari dira izainak; odolusteak egiteko erabiltzen dira hain zuzen ere. Izain guztiak, […]

Ugaztunik arraroena

Somalia, Kenya eta Etiopiako larre elkorren azpian sator bat bizi da; sator biluzia du izena eta bera da ezaguna den ugaztunik arraroena. Hartzen dugun ezaugarria ia edozein dela, ez da sator biluzia bezain ugaztun bitxirik.

Izenak berak dioenez, ilajerik gabeak dira sator biluziak. Itxura berezi samarra dute, hortaz, baina itxura baino gehiago, berezia da euren […]

Satitsu etruskoaren bihotz aparta

Txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso arina dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon daitekeen egoerarik lasaigarrienean eta beraz, ulergarria da normala baino arinago uzkurtzea bihotza. Hala ere, txoriaren beldurra edo urduritasuna kontuan hartuta ere, oso azkarra da txoriaren bihotzaren taupada, […]

Basasagua eta elefantea

Basasagu baten masa 30 g-koa izan daiteke; Afrikako elefante batena, berriz, 3.000 kg-koa. Basasagua ez da ugaztun txikiena, eta badago gure adibidearena baino elefante handiagorik ere (4.500 kg-korik ere bada). Baina guk adibide horiek hartu ditugu, handia (elefantea) txikia (basasagua) baino 100.000 bider handiagoa delako eta guk 100.000 bezain zenbaki borobila nahiago izan dugulako.

Aurreko […]