Odol beroko animaliarik txikiena Cuban bizi da. Erle-kolibria da. Mellisuga helenae du zientzia-izena eta “pájaro mosca” edo “zunzuncito” esaten diote gaztelaniaz. Bere masa, 2 g-ra ez da iristen, eta 3 cm-koa da bere habiko diametroa. Erle-kolibria da hegaztirik txikiena baina oso txikiak dira beste kolibri guztiak ere (Trochiidae familiako espezieak). Hegalen mugimendua hain da azkarra, […]