Arratoi gizena

Psammomys obesus du izen zientifikoa. Halako izen espezifikoa! Baina, dirudienez, ondo merezita du, arrak batez ere. Afrikako ipar-ekialdean eta ekialde hurbilean bizi da, hau da, Algeriatik ekialdera eta Itsaso Gorriko bi kostaldeetatik hurbilen dauden herrietan. Izatez, ez da arratoia, jerboa baizik, eta oso ezaguna biomedikuntzaren zenbait esparrutan.

Basamortuetan bizi da, landare gutxi eta ur gutxiago […]

Kamaleoien trikimailua

Behin baino gehiagotan aritu gara hemen animalia homeotermoez. Homeotermiak dakartzan onurak ere ikusi ditugu, bai eta barne-tenperatura konstante mantendu ahal izateko animaliek energia asko xahutu behar dutela. Animalia poikilotermoez, berriz, ez dugu orain arte kasik ezer esan, nahiz animalia gehien gehienak poikilotermoak diren. Poikilotermo izatea askoz ere merkeago ateratzen da homeotermoa izatea baino, energiarik gastatu […]

Eskua dirudien eta begiaren lana egiten duen sudurra

Izenburu hori erabili zuen 1999an K. C. Catania zoologoak Journal of Comparative Physiology aldizkari ospetsuan sator sudur izarkaradunari buruzko bere ikerketak aurkezteko. Bitxietan bitxia da izan ere sator sudur izarkaradunaren itxura, argazkian ikus daitekeenez: aurreko hanka handi eta izar itxurako sudur larrosa horrekin. Askotan gertatzen den moduan, ezaugarri morfologiko bereziek badute funtzio bereziren bat lotuta. […]

Denbora urrea da

Cyclorana platycephala igelari buruz aritu gara hemen, “Ur-ontzia den igela” izenburuko sarreran. Oraingo honetan, genero bereko beste igel bati buruz arituko gara, Cyclorana alboguttata igel australiarraz hain zuzen ere. Bere lehengusina bezala, toki idorretan bizi da eta lokatzezko geruza duen zibot baten barruan ematen du denbora gehiena. Udako euriak datozenean bakarrik berpizten da, baina zenbait […]

Nektarra jateak dakarren korapiloa

Azken sarreran ikusi genuen bezala, nektarra da kolibrien jaki nagusia. Baina nektarra, diluzio bat da, ur diluzio bat. Hortaz, 12 ordutan zurrupatu behar duten ur kantitatea, kolibrien masaren halako 5 baino gehiago da eta hori, bistan da, ur asko da, gehiegi behar bada.

Ur gehiegi edaten duten animaliek hiperhidratazioa edo urez pozoitzea paira dezakete. Gezurra […]