Serengetiko herbiboro handien migrazioak

Afrikan, iraganean, ugariak ziren herbiboro handien migrazio luzeak; orain, berriz, oso gutxi gelditzen dira, eta gelditzen direnak, Serengetin eta antzeko beste zenbait ekosistematan. Serengetin ugaztun belarjale asko daude oraindik eta horietako batzuek migratu egiten dute.

Serengetin urteko migrazio handi bat gertatzen da. Migrazio horretan esku hartzen duten belarjaleak hego-ekialdetik ipar-mendebalera joaten dira, toki lehorretik leku […]

Hegaztien esnea

Ugaztunen ezaugarri behinenetako bat, esnea ekoizteko ahalmena dugu. Balio handiko ezaugarri fisiologikoa da, kumeen elikatzea horrela ez baita geratzen egunez eguneko janari-eskuragarritasunaren menpe. Hau da, naturan, elikagai-gertutasuna aldakorra izan daiteke sasoi emankorretan ere. Hori dela eta, esnerik ekoizten ez duten animaliak aldagarritasun horren menpe daude euren kumeak elikatzeko orduan. Izan ere, janaririk gabeko aldiak luzeegiak […]

Ostruken lumajea

Ostrukak oso leku beroetan bizi dira eta, noski, oso ondo jasaten dituzte tenperatura garaiak. Lumajeak garrantzi handiko zeregina betetzen du jasankortasun horretan. Aurreko sarrera batean etxetxoriaren lumajeaz aritu ginen eta ikusi genuen isolatze-geruza oso eraginkorra dela hotzaren aurrean. Horri dagokio, hain zuzen ere, etxetxoriek eta beste txori askok hotza egiten duenean hartzen duten itxura esferikoa. […]

Anfibio ezkatadun paradoxikoak

“In the mid-1800s, anatomists began to learn of mysterious living fish from the southern continents. One of the first was discovered by German anatomists working in South America. It looked like a normal fish, with fins and scales, but behind its throat were large vascular sacs: lungs. Yet the creature had scales and fins. So […]