Itsaso Adriatikoko Lastovo uhartetik ipar-mendebaldera dauden bi irlatxotan bizi dira harreman estua duten Podarcis sicula sugandila italiarraren bi populazio. Irlatxo batetik bestera 4’5 km dago; batean, Pod Copiste izenekoan, sugandilen jatorrizko populazioa bizi da eta bestean, Pod Mrcaru-n, lehen populaziotik 1971an artifizialki sortutako beste populazio bat. Bietako sugandilen ezaugarri zenbait aztertu zituzten 2008an, hau da, […]