A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Igel monogamoa

Ranitomeya imitator

Anfibio gehienek, laku, urtegi, zingira edo ibaietan hazten dituzte euren ondorengoak. Igel batzuek, berriz, ur-masa horietatik urrun egiten dute. Ur horietan harrapari ugari daudelako jokatzen dute horrela. Ur horietatik alde eginez, kumeek, -larbek, kasu honetan-, bizirik irauteko eta heldutasunera iristeko aukera gehiago izaten dute.

Jakina, inguru lehorrak baldintza oso gogorrak ezartzen dizkie ur-lehorreko animaliei, batez ere igel edo apo bihurtzeko egin behar duten metamorfosia oraindik burutu ez badute. Zapaburuak diren bitartean uretan bizi behar dute halabeharrez; euren hornidura anatomikoa eta fisiologikoa, ez bata eta ez bestea, ez dira egokiak lehorrean, lurzoruaren gainean bizitzeko. Hori dela eta, landare zenbaiten hostoetan bildurik gelditzen den ur-bolumen txiki eta mugatuetan euren zapaburuak hazteko gaitasuna garatu dute espezie tropikal batzuek. Euriaren ondorioz sortzen diren ur-biltegi txiki horiei phytotelmata esaten zaie.

Antza denez, egoera horrek sortu du zapaburuak elikatzeko prozedura aparta. Gurasoek beste arrautza bat erruten dute larba dagoen phytotelmatan helburu jakin horrekin. Ez dago ernalduta, bere zeregin bakarra zapaburuaren elikagaia izatea baita. Gurasoen arreta handia eskatzen du prozedura horrek, baina bistan da merezi duela, bestela ez zen sortuko eta, batez ere, ez zen mantenduko denboran zehar.

Ranitomeya variabilis

Aurreikuspen teorikoen arabera, bikotekide monogamoek osatutako bikoteak sortzea errazagoa da gurasoen arreta handia beharrezkoa denean. Dirudienez, ondorengoak aurrera ateratzeko ahalegin handia egin behar denean, emankorragoa da bi bikotekideek umeak zaintzen ahalik eta esfortzu handiena egitea, bikotetik kanpo ugaltzeko aukerak bilatzea baino.

Amazonas-eko oihanean euren arteko antz handia duten bi igel espezie bizi dira, biak pozoitsuak; euren habitatak ere oso antzekoak dira, are gehiago, berdinak izango lirateke kontu txiki batengatik ez balitz. Ranitomeya imitator espeziekoek ur-bolumen oso txikiak (24 ml) erabiltzen dituzte euren zapaburua hazteko eta apur bat handiagoak (110 ml) erabiltzen dituzte Ranitomeya variabilis izenekoek. Lehena monogamoa da, baina bigarrena ez. Azterketa genetikoek erakutsi dutenez, gainera, biologikoa da monogamia, ez da soziala bakarrik. Izan ere, monogamia biologikoa duen aurkituriko lehen anfibioa da Ranitomeya imitator.

Hain ur-bolumen txikiak erabiltzen dituenez, oso baliabide gutxi dago bertan; izatez, uretan dagoena ez da nahikoa zapaburua hazteko eta hori dela eta, bikotekideek zaindu egin behar dute. Lehen aipatu ditugun arrautza trofikoak erabiltzen dituzte horretarako. Eta hain da handia horrek eskatzen duen ahalegina, bi bikotekideak lankidetzan aritzera behartuta baitaude. Ranitomeya variabilis-en kasua desberdina da; hostoetan gelditu den uretan zapaburua utzi ondoren, kasik ez diote kasurik egiten. Amak guztiz galtzen du ardura eta aita lur-eremua zaintzen gelditzen da.

Garrantzizkoa izan da aurkikuntza hau, espezieen parekatze-sistema aukeratzeko orduan inguruneak duen eragina agerian uzten baitu. Eta inguruneaz ari garenean, baliabideei buruz ari gara hemen, ur-putzuetan dagoen janari kantitatea baita giltza.

Iturria: J.L.Brown et al (2010): “A key ecological trait drove the evolution of biparental care and monogamy in an amphibian”. The American Naturalist 175 (4): 436-446.

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>