Tamainak badu garrantzirik… nerbio-bulkadari dagokionez behintzat

Europako satitsua

Ugaztun txikienak, satitsuak dira eta elefanteak, handienak. Animalia handietan garunak bidaltzen dituen seinaleek, distantzia luzeagoak egin behar dituzte helmugaraino iristeko. Beraz, bestelako ezaugarri berezirik gabe, seinale bat garunetik oinetaraino helarazteko, denbora luzeagoa beharko luke elefante batek satitsu batek baino. Hau da, nerbio-bulkadaren lastertasuna animalien tamainarekin batera aldatuko ez balitz, animalia handiek […]

Handitu diren marmotak

Azken hiru hamarkadetan zehar, aldaketa nabarmenak jasan dituzte Colorado-ko (AEB) Upper East Valley-n den populazio bateko marmoten bizi-zikloaren ezaugarri nagusiek. Seguru aski, azken hamarkadetan gertatu den tenperaturaren igoera izan da aldaketa horien eragile nagusia. Gorputz-masa, jaiotze-unea, hazkundea eta ugaltze-ahala izan dira aldatu diren ezaugarri nagusiak, eta aldaketa horien ondorioz, populazioaren ale-kopurua goratu egin da azken […]

Bikotekidea aukeratzea ez da kontu makala

Diamante mandarina

Bikotekide egokia aukeratzea, garrantzi handikoa da norberaren geneak hurrengo belaunaldietara iragan ahal izateko. Bikotekidea indartsua bada, baliabideak lortzeko ahalmen handia badu, errazago atera ahal izango dira aurrera seme-alabak. Horrexegatik da garrantzizkoa bikotekidea ondo aukeratzea. Animalia gehienetan emeek aukeratzen dute arra. Arra, bere aldetik, saiatu behar da erakargarria dela erakusten, ona dela, […]

Emakumeen kurbak

”]Emakumeen gerri-aldaka ratioa (GAR), hau da, gerriaren diametro eta aldakaren diametroaren arteko zatidura, gorputz-gantzaren kokapenaren adierazlea da, eta ezaguna da ratio horren balio apalak dituzten emakumeak direla gizonak gehien erakartzen dituztenak. Hitz gutxitan esanda, gerri estu eta aldaka zabaletako emakumeak gustatzen zaizkie gizonei. GAR zatiduraren bitartez adierazten badugu, esango genuke 0’67tik hurbil dagoen GAR dutenak […]