Oxigeno gutxiko uretan bizitzearen ordaina

Ur-medioetan oso egoera desberdinak egon daitezke oxigeno-kontzentrazioari dagokionez. Normoxikoak dira naturan diren ur masa gehienak; ura normoxikoa denean, orekan dago atmosferarekin eta, horren ondorioz, oxigeno-kontzentrazioa egokia izaten da bizidun aerobio arruntentzat. Baina ur hipoxikoak ere badira; izan ere, lehen mailako ekoizpen altuko uretan oxigeno-kontsumoa ere oso garaia da eta horren ondorioz, atmosferatik igarotzen den oxigenoa […]

Basamortuan bizitzea ez da erraza (ugaztun txikia bazara, batez ere)

Planigale generoko sagu martsupialio baten marrazkia

Sagu martsupialio izenez ezagunak diren animaliak ez dira egiazko saguak. Saguen eta satitsuen arteko itxura dute, baina ez dute zerikusirik horiekin, martsupialioak baitira, ugaztun martsupialioak alegia. Dasyuriomorphia ordeneko kideak dira, Tasmaniako deabrua bezala, baina Tasmaniako deabrua handiagoa da, askoz handiagoa. Sagu martsupialioak oso txikiak dira, martsupialio txikienak […]

Urtxintxa marradunaren lozorroa

Hibernatzen duten animaliez aritu gara hemen dagoeneko. Marmotak, esaterako, hibernatzaileak dira. Eta badira egiazko hibernazioa egiten ez duten baina lozorro-egoeran sartzen diren ugaztunak ere. Hartzak, esaterako, horietakoak dira: lozorro-egoeran sartzen dira negua heltzen denean, baina ez dira egiazko hibernatzaileak.

Tamias striatus urtxintxa marraduna dugu beste jokaera baten adibidea. Negua heltzen denean, lozorro egoeran sartzen da, […]