Arra eskasa denean…

Onarpen zabala duen (eta bere aldeko datu ugari duen) ideia baten arabera, ugaltze-gertakizun jakin batean animalia batek ugalketarako egiten duen ahaleginak geroko gertakizunetan egingo duena baldintzatzen du. Ahalegin txikia egiten badu, handiagoa egin ahal izango du gerokoetan, eta alderantziz ahalegin handia egiten badu. Ugaltzea kostu handikoa baita, ugalketa sustatzeko baliabideak erabili behar direlako eta baita […]

Arraren erakargarritasunaren garrantzia

Hubard basoiloa (Chlamydotis undulata) toki lehorretan bizi da eta ale gutxi gelditzen diren arren, oso zabala da bere banapen geografikoa (Kanariar Uharte, Afrikako iparralde, Arabia, eta Pakistanen gelditzen dira oraindik populazio zenbait). Arriskuan dagoen hegaztia da eta hori dela eta, berreskuratzeko programa bereziak daude indarrean, bai Marokon, baita Pakistanen ere. Berreskuratze-programek intseminazio artifiziala baliatzen dute […]