Belatxinga mokohoria eta mendigoizaleen zorigaiztoa

Himalayaren gainetik hegan egiten duen antzarrari buruz idatzi genuen hemen duela zenbait aste. Ahalegin handia egiten dute, oso handia, izan ere, baina mendikatea zeharkatu ondoren, Asiako erdialdeko lautadetara abiatzen dira han arrautzak ipintzeko eta txitaldia egiteko. Ez dira, beraz, mendi garai haietan etengabe bizi, eta ez dute han, malda altu haietan, habia egiten.

Bada, baina, […]

“Bihotz salatzailea”

 

Edgar Allan Poe-ren The Tell-Tale Heart (Bihotz salatzailea) ipuinetik hartu dugu sarrera honen izenburua, beherago azalduko dugun sugeei buruzko istorioak idazle estatubatuarrak kontatutakoa ekarri baitigu gogora.

Harrapakinaren bihotz-taupada hautematen dute suge zenbaitek. Ahalmen hori duten sugeen ezaugarri behinenetako bat eurak baino askoz handiagoak diren harrapakinak menperatzeko eta osorik irensteko gaitasuna dugu. Gorputz-luzakinik ez dutenez, […]