Belatxinga mokohoria eta mendigoizaleen zorigaiztoa

Himalayaren gainetik hegan egiten duen antzarrari buruz idatzi genuen hemen duela zenbait aste. Ahalegin handia egiten dute, oso handia, izan ere, baina mendikatea zeharkatu ondoren, Asiako erdialdeko lautadetara abiatzen dira han arrautzak ipintzeko eta txitaldia egiteko. Ez dira, beraz, mendi garai haietan etengabe bizi, eta ez dute han, malda altu haietan, habia egiten.

Bada, baina, […]

Armiarma urpekaria

Argyroneta aquatica armiarma bat da, Eurasian oso arrunta den armiarma. Baina egia esan, ez da batere arrunta, ur azpian bizi baita. Izatez, bera da ur azpian bizi den armiarma bakarra. Ur azpian bizi da, baina arnasten duen oxigenoa ez du hartzen uretatik, airetik baizik. “Urpeko kanpai” izeneko aire-burbuilak egiten ditu ur azpian eta burbuila horietatik […]

Himalaiaren gainetik

Anser indicus

Behin baino gehiagotan aritu gara hemen oso toki garaietara igotzen diren hegaztiei buruz. Bi mila metrotik gora aire gutxiago dagoela nabari da; izan ere, aire-dentsitatea beheratuz doa garaiera handitzen den heinean. Eta aire-dentsitatea beheratzen bada, jaitsi egiten da oxigeno-eskuragarritasuna ere. Hortaz, mendi garaienetan oso oxigeno gutxi dago, itsasoaren parean baino askoz […]

Intsektuen arnasketa etena

Romalea guttata

Intsektuak dira metabolismo-tasa garaienak dituzten animaliak; hau da, masa unitateko, ez dago oxigeno-bolumen handiagoa hartzen duen animaliarik. Bestalde, intsektuen arnas egiteko sistema oso berezia da. Trakea-sistema baten bidez heltzen da oxigenoa, zuzen, kanpo-atmosferatik zeluletara. Hortaz, ez dute birikarik, ez eta brankiarik ere, eta zirkulazio-sistema erabili barik barneratzen dute oxigenoa ehunetara. Trakeak […]

Oxigeno gutxiko uretan bizitzearen ordaina

Ur-medioetan oso egoera desberdinak egon daitezke oxigeno-kontzentrazioari dagokionez. Normoxikoak dira naturan diren ur masa gehienak; ura normoxikoa denean, orekan dago atmosferarekin eta, horren ondorioz, oxigeno-kontzentrazioa egokia izaten da bizidun aerobio arruntentzat. Baina ur hipoxikoak ere badira; izan ere, lehen mailako ekoizpen altuko uretan oxigeno-kontsumoa ere oso garaia da eta horren ondorioz, atmosferatik igarotzen den oxigenoa […]

And the grunion ran again…

Charles Bukowski idazle estatubatuarrak, arrain marmartia (Leuresthes tenuis) aipatzen du bere “Mockingbird Wish Me Luck” (1972) liburuko bi poematan. Horietako batean, “The hunt” izenburukoan hain zuzen ere, honelaxe dio:

and the grunion ran again

through the oily sea

to plant eggs on shore and be caught

by unemployed drunks

with flopping canvas hats

and […]

Amaren odola eta umekiarena ez dira berdinak

Haurdun dauden emakumeek ito egiten direla esaten dute ahalegin luzeak egiten dituztenean, arnasa ez zaiela heltzen. Arnasa hartze sakonak egin behar izaten dituzte noizean behin. Normaltzat hartzen dute, umekiak betetzen duen bolumenak eragozten omen duelako birikak zabaltzea behar den neurrian. Ez dakit hori horrela ote den; ez dakit umekiak noraino kentzen duen arnasa hartzeko bolumenaren […]

Erraldoiak

Lurraren historian zehar asko aldatu da atmosferaren O2 kontzentrazioa. Hasieran ez zegoen oxigenorik. Gero, kontzentrazio apaleko eta kontzentrazio garaiko aldiak izan dira, beste gasekin (CO2 eta CH4 esaterako) gertatu den bezala. Atmosferaren oxigeno kontzentrazioa 20’5 %koa da egun, baina 35%koa izatera heldu zen iraganean eta 15%koa izan da metazooak agertu zirenez geroztik gertatu den O2 […]

Elefanteen birikak

Ezaugarri interesgarri zenbait dituzte elefanteek. Lurraren gainean, lehorrean, bizi diren animalia handienak izateaz gain, edo handienak izateagatik, badituzte zenbait ezaugarri berezi. Belarrien tamainaz aritu ginen aurreko sarreran, belarriek gorputz tenperaturaren eraenketan betetzen duten zereginaz, hain zuzen ere. Oso desberdina da orain aztertuko duguna.

Elefanteek urpean ibiliz zeharka ditzakete ibaiak eta, horretarako, tronpa erabiltzen dute arnasa […]

Zeruraino iristen diren hegaztiak

Aurreko sarreran ikusi ahal izan dugunez, arnas aparatuaren egitura eta funtzionamenduari eta bihotzaren tamainari esker jardun daitezke txoriak normaltasunez 6.000 m-ko garaieretan. Oxigeno gutxi dago garaiera horietan, baina oxigenoa eskuratzeko eta ehunetara eramateko sistemak oso eraginkorrak dira txorietan eta horri esker gaindi ditzakete altuerak eragindako hipoxiaren ondorioak.

Hegazti zenbaitek, baina, askoz ere garaiera handiagoetan egin […]