Koprofagia

BBC, Discovery Channel, NHK eta CBC-ek ekoizturiko Planet Earth telesaiotik hartuta daude irudi hauek: milaka labezomorro saguzarren gorotzak jaten. Koprofagia esaten baitzaio gorotzak jateari.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=UC51eymvsRA[/youtube]

Izainen tenperatura-estualdiak

Hirudo verbana

Oso gogorra da odolez elikatzen diren izainen bizitza. Hilabete asko egon daitezke jan gabe, animalia bat aurkitu eta parasitatzen dutenetik denbora luze igaro baitaiteke hurrengo ostalaria aurkitu arte. Hortaz, energia aurrezteko jokaera bereziak garatu dituzte izain horiek.

Poikilotermoak direnez, tenperaturaren arabera aldatzen da euren metabolismoa: bero egiten duenean altuagoa da hotz […]

Kolibrien edateko modua

Kolibriek nola edaten duten ikus daiteke ondoko bideo honetan. Orain arte pentsatu izan dute kapilaritatez edaten zutela, baina ez, mihia baliatzen dute nektarra zurupatzeko.

 

Arrainak ehizan

Fogonazos blogean aurkitu ditugu berriro ere irudi harrigarriak. Ondoren jarri ditugu horietako zenbait.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=WOQ3US92Tt0&feature=player_embedded[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=qJXv4dEX_Ms&feature=related[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ZzFg8zGZ2nA&feature=related[/youtube]

Horiek bezalako irudi gehiago ikus daitezke Youtube-ko kanal berean. Peter Wainwright ikertzailearen laborategian hartutako irudiak dira. Arrainen zurrupatze-mekanismoa aztertzen ari dira laborategi horretan eta horretarako, abiadura handian filmatzen ari dira arrain espezie zenbaiten ehiza-irudiak.

 

[…]

Barraskilo ehiztaria

Beste bideo bat. La ciencia es bella blogetik hartu dugu, eta hunkigarria da. Ez dakigu zein espezie den barraskiloa, bakarrik dakigu Zelanda Berrikoa dela.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=5xNxQfVNVR8&feature=player_embedded[/youtube]

Bagenekien lehorreko gasteropodoren bat (bi bare behintzat) karniboroak zirela. Orain badakigu zizareak jaten oso trebea den barraskilo bat dagoela.

Apoaren arrantza-irudiak

Aberrón lagunak A Coruñako Acuario Finisterraek ekoitziriko bideo bat jarri du Fogonazos blogean. Apoak arrantza egiten ikus daiteke bideo horretan. Merezi du ikustea.

http://www.youtube.com/watch?v=GFFlAR-3jqs&feature=player_embedded#at=48

Eguzki-arrabioa

Eguzki-arrabioa ez da eguzki-itxura duen arrabio espezie bat, elikatzeko eguzkitiko energia erabiltzen duen aurkitutako lehen ornodunaren berri emateko erabili izan den goitizena baizik: Ambystoma maculatum arrabio tantodunari buruz ari gara. 2010eko uztailan Naturenews aldizkariak jaso zuen berri garrantzitsu hau, Kanadako Dalhousie Unibertsitateko ikerlari batek aste bete lehenago Uruguayen egindako Ornodunen Morfologiari buruzko nazioarteko kongresu batean […]

Serengetiko ugaztun handien joan-etorriak

Ikusgarriak ei dira Serengetiko ekosisteman urtero gertatzen diren ugaztun herbiboroen migrazioak. Aspaldiko sarrera batean azaldu genuenez, ñu urdinek eta zebrek dituzten ur-beharrizan handiek eraginda daude migrazio horiek. Ura egunero edo bi egunik behin edan behar izanak bultzatzen ditu ñuak eta zebrak sasoi beroan Serengetiko hego-ekialdetik ur-eskuragarritasuna bermatuta dagoen ipar-mendebalderantz abiatzen.

Hilabete batzuk geroago, euri-sasoia hasten […]

Haragijale izatetik belarjale izatera

Itsaso Adriatikoko Lastovo uhartetik ipar-mendebaldera dauden bi irlatxotan bizi dira harreman estua duten Podarcis sicula sugandila italiarraren bi populazio. Irlatxo batetik bestera 4’5 km dago; batean, Pod Copiste izenekoan, sugandilen jatorrizko populazioa bizi da eta bestean, Pod Mrcaru-n, lehen populaziotik 1971an artifizialki sortutako beste populazio bat. Bietako sugandilen ezaugarri zenbait aztertu zituzten 2008an, hau da, […]

Alkohol zaleak

Akohola gizakiaren laguna izan da milaka urtetik hona. Denek ez dute gustuko eta denek ez dute onartzen, baina asko gara alkohola duten edariak maite ditugunak. Ordea, gizakiok ez gara horretan bakarrak. Gainontzeko primateei eta beste ugaztun herbiboroei hartzituriko fruituak gustatzen zaizkie jateko aukera dutenean. Alkohola, fruitu helduek dute, elikagaietan aberatsak diren fruituek, eta jateko gogoan […]