Non daramate hegaztiek ezkutatuta GPSa?

Migratzaileak diren hegaztiei buruz aritu izan gara blog honetan behin baino gehiagotan, batez ere ahalegin handia eskatzen duten hegalaldi luzeei aurre egiteko erakusten dituzten zenbait moldapen azaltzeko asmoz (ikus Erreginatxo marradunaren digestio-sistema eta Migratzaile aparta izenburuko sarrerak). Baina bada migratzeko gaitasunarekin lotuta den eta oraindik argitu gabe dagoen kontu interesgarri bat: nola konpontzen ote dira […]

Larrapoteek ikasi egiten dute izurria egiten

“Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Luzatu eskua Egiptoren gain, larrapoteak etor daitezen eta kazkabarrak jo gabe utzi zituen landareak eta gainerako guztia jan ditzaten».

Luzatu zuen Moisesek makila Egiptoren gain eta, Jaunak eraginik, ekialdeko haizeak jo zuen lurraldean egun osoan eta gau osoan. Biharamun goizerako, ekialdeko haizeak larrapoteak ekarriak zituen. Hauek lurralde osoa bete zuten. […]

Sator biluziak ez du minik hautematen

Sator biluziak (Heterocephalus glaber) ez omen dira azidoarekiko kalteberak; hau da, hanketara azido-tantak botatzeak ez die minik eragiten; saguekin gauza bera eginez gero, azken hauek berehala batzen dituzte kaltetutako hanka eta “erasotako” aldea miazkatzen hasten dira. Saguei eragindako mina, gizakiaren kasurako zauri batean limoi-zukuaren tanta batzuk botatzean eragindakoaren antzekoa dela esan daiteke.

Science aldizkari ospetsuan […]

“Tresnak” erabiltzen dituen arraina

Txirla bat hausten saiatzen filmatu dute Labridae familiako Choerodon anchorago espeziearen arrain bat. Bideofilmean ikus daitekeenez, arrainak haitz baten aurka botatzen du txirla, hautsi nahian. Tresnatzat hartu behar da haitza, nonbait, nahiz oso tresna bakuna den.

Oso gutxi diren arren, ezaguna da zenbait arrain espeziek hori bezalako “tresnak” erabiltzeko gaitasuna dutela; lehen esan bezala, tresna […]

Elur-oreinaren ikusmen-esparru zabala

Luzera oso laburreko uhin elektromagnetikoak somatzeko ahalmena du elur-oreinak (Rangifer tarandus); hau da, kolore moreari ddagokiona baino luzera laburragoko “argia” ikus dezake. Elur-oreina ez da ugaztunen artean horrelako gaitasuna duen espezie ezagun bakarra; esate baterako, sagu, arratoi, saguzar eta martsupialio zenbaitek ere badute ahalmen hori, baina desberdina da elur-oreinaren kasua. Izan ere, argirik gabeko edo […]

Tamainak badu garrantzirik… nerbio-bulkadari dagokionez behintzat

Europako satitsua

Ugaztun txikienak, satitsuak dira eta elefanteak, handienak. Animalia handietan garunak bidaltzen dituen seinaleek, distantzia luzeagoak egin behar dituzte helmugaraino iristeko. Beraz, bestelako ezaugarri berezirik gabe, seinale bat garunetik oinetaraino helarazteko, denbora luzeagoa beharko luke elefante batek satitsu batek baino. Hau da, nerbio-bulkadaren lastertasuna animalien tamainarekin batera aldatuko ez balitz, animalia handiek […]

Begi-nini bertikalak, zertarako?

Begi-nini bertikalak dituen sugea

Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.

Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek […]

Munduko begirik handienak

Txibia erraldoien begiak dira animalien artean dauden begirik handienak. Architeuthis txibia erraldoia bizi den uretara iristen den argi-intentsitatea oso apala da; kasik ez da argirik heltzen. Txibia erraldoiak haragijaleak dira, harrapariak seguru aski. Balizko harrapakinak antzemateko sistema eraginkorra behar dute txibiek, beste edozein harraparik bezala. Hortaz, begi handiak dituzte txibia erraldoiek, animalien artean handienak hain […]

Eskua dirudien eta begiaren lana egiten duen sudurra

Izenburu hori erabili zuen 1999an K. C. Catania zoologoak Journal of Comparative Physiology aldizkari ospetsuan sator sudur izarkaradunari buruzko bere ikerketak aurkezteko. Bitxietan bitxia da izan ere sator sudur izarkaradunaren itxura, argazkian ikus daitekeenez: aurreko hanka handi eta izar itxurako sudur larrosa horrekin. Askotan gertatzen den moduan, ezaugarri morfologiko bereziek badute funtzio bereziren bat lotuta. […]

Buru gardena duen arrain harrigarria

Begi tubularrak dituzten arrainez aritu ginen aurreko sarrera batean. Arrain horien artean bada bat bereziki deigarria dena, Macropinna microstoma izen zientifikoa duena. Opisthoproktidae familiako Macropinna generoko espezie bakarra da arrain hori. Espezie honetako arrainak 600-1.000 mko sakoneretan[1] aurki daitezke Itsaso Bareko alde subartiko eta epeletan; Bering Itsasotik hasita iparrean, Japoniaraino mendebaldetik eta […]