Lehorreko anfibio gehienek ez dute urik edaten. Edo hobeto esan, ez dute ahotik edaten. Ura behar dute, noski, baina larruazaletik hartzen dute. Anfibioen larruazala oso iragazkorra da; horri esker, oso erraz igaroten da ura larruazalaren alde batetik bestera, uraren mugimenduaren norantza edozein dela ere. Horrek baditu bere aurkakoak, noski, eta horiei buruz behin baino gehiagotan […]