Inurri laborariak

Nekazaritza da giza-zibilizazioaren lorpen garrantzitsuenetako bat. Neolitoan gertatu zen nekazaritza-iraultzari esker izugarri hazi zen giza-populazioa eta, neurri handi batean, iraultza horri zor dio gizakiak lortu duen hedapen-maila. Bada, gizakia baino lehenago, inurri espezie batzuek erdietsi zuten lorpen bera. Zehatzak izateko, duela 50 milioi urte hasi ziren laborantzan jarduten inurri horiek, inurri hosto-ebakitzaile izenez ezagunak direnak.

[…]