Begi-nini bertikalak, zertarako?

Begi-nini bertikalak dituen sugea

Nork ez du ikusi, argazki edo marrazki batean, begi-nini bertikaleko begirik? Ornodun askok dituzte holako begiak. Begi-nini horiek gaueko bizimoduarekin lotu izan dira iraganean, baina lotura hori ez dago argi. Gainera, badirudi bestelako hautespen-indarrek jokatu dutela ezaugarri horren alde.

Izan ere, argi-intentsitatea apala denean ikusi ahal izateko, begi-nini bertikalek […]