Munduko begirik handienak

Txibia erraldoien begiak dira animalien artean dauden begirik handienak. Architeuthis txibia erraldoia bizi den uretara iristen den argi-intentsitatea oso apala da; kasik ez da argirik heltzen. Txibia erraldoiak haragijaleak dira, harrapariak seguru aski. Balizko harrapakinak antzemateko sistema eraginkorra behar dute txibiek, beste edozein harraparik bezala. Hortaz, begi handiak dituzte txibia erraldoiek, animalien artean handienak hain […]