Hibernatzeko malgutasuna

Cynomys leucurus

Beste zenbait artikulutan ikusi dugun bezala, hibernatzen duten ugaztun txikien neguko lozorroa eta hartzena oso desberdinak dira. Ugaztun txikiak hipotermia sakonean sartzen dira, metabolismo-tasa oso apala mantentzen dute eta noizean behin esnatu egiten dira denbora laburretan zehar. Hartzek, berriz, kasik ez dute beheratzen gorputz-tenperatura eta lozorroan zehar noizbehinka apur batez mugitzen […]